Eskualdeko haurrek zaldian ibiltzen ikasteko aukera dute
Zestoako hipika elkarteak eta Sastarrain eskolak eskainiko dituzte ikastaroak
zestoa. Sastarrain baserri eskola eta Trosta Zestoako zaldi hipika kirol elkarteak loturiko hitzarmenaren bitartez, 2010-2011 ikasturtean hil honetatik aurrera, Sastarrainen Urola Kosta eta Urola Erdiko haurrei zuzendutako zaldiketa ikastaroak eskainiko dituzte.
Eskolaz kanpoko ekintza gisa antolatu dute ekimena eta futbola, dan-tza, saskibaloia... moduan orain zaldiketa ere aukeratu dezakete umeek. Beste edozein kirol bezala zaldiketa ere federazioaren barruan dago (Gipuzkoako Zaldi Hipika Federakuntza). Hori dela eta, ikastaro hauek merkeago egiteko aukera izango dute haurrek. Hasieran hastapen ikastaroak emango dituzte eta ondoren, helburua etorkizuneko amazona eta jineteak prestatzea da. Horretarako, haurrek galope 1, 2, 3 eta 4 mailak praktikatzeko aukera izango dute Sastarraingo instalaziotan. Gainera, zaldi gainean ibiltzen ikasteaz gain, hainbat lehiaketetan parte hartu ahalko dute.
Klaseek 100 euroko kostua izango dute eta 10 klase izango dira hastapen mailan. Eskolak, momentuz, asteburuetan eskainiko dira, ostiraletik igandera, 10.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 19.00etara. Izena Foru Aldundiaren web orrian (gipuzkoa.net) eman beharko da.
Más en Gipuzkoa
-
Iñaki Kerejeta: de la discoteca a la parada de taxis de Zumarraga, para ir a Murcia a ver a la Real
-
El Gobierno de Bergara asegura que "dos tercios" de los proyectos previstos están en marcha
-
Errenteria propone una sesión de 'yoga solidario'
-
Hernani dará un impulso al gimnasio con 61 máquinas nuevas