Abordaiaz gain, beste hamaika hitzordu antolatu dituzte Piratek
erromeria, umeen jolasak eta nagusi eta koadrilen egunak prestatu dituzte bederatzi egunetarako
Donostia. Adin guztiei zuzendutako ekitaldiak prestatu dituzte Piratek aurtengo Aste Nagusirako. Urtetik urtera gero eta ezagunagoa den abordaiaz gain, nobedadez betetako programa ere antolatu dute Alde Zaharrekoek bederatzi egunetarako. Familia osoarentzako erromeria, altxorraren bila eta umeen, nagusien eta koadrilen egunak izango dira, besteak beste, aurtengo berrikuntzak.
Gainera, duela egun batzuk aurreratu zuten bezala, musikari ezagunak ekarriko dituzte Donostiako Piratek La flamenka izena eman dioten Trinitate plazara. Bebe, Ze Esatek!, Sorkun, DJ Pata, New York Ska Jazz Ensemble + revolutionary brotehrs izango dira oholtza gainean eta baita berbenetan ohikoak diren Trakets eta Tximeleta taldeak ere.
Hori guztiaz gain, bertsolariak, trikitilariak, kalejirak, txokolatadak, herri dantzak, jinkanak eta herri otorduak ere antolatuko dituzte 14a eta 22a bitartean.
Egunik garrantzitsuenetarikoa 16a izango da, astelehena, gazteen eguna ospatuko baitute Piratek. Baltsen muntaketari 8.00etan ekingo diote eta bazkariaren ondoren, 17.00ak aldean, abordaia hasiko da portuan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldian izena emateko abordaia@gmail.com helbidera idatzi behar da eta taldeko kide baten izena eta parte-hartzaile kopurua adierazi behar dira bertan. "Ama lurra maite dutelako", piratek ez dituzte material toxikoak onartuko eta hori dela eta lekuan bertan salduko diren poltsa puzgarrien gainean eraiki beharko dira baltsak, ahalik eta gutxien kutsatzeko. Elementu hau Trinitate plazan eskuratu ahal izango da hilaren 10, 11 eta 12an 18.00etatik 20.00etara 5 euroren truke. Nahiago dutenek portuan bertan erosi ahal izango dute puzgarria abordaiaren egunean.
Más en Gipuzkoa
-
Doblete de Mario Méndez y de Candela Sánchez en la Travesía Getaria-Zarautz
-
Trepa por un andamio en Irun para intentar robar en una vivienda
-
Diez parejas dan un nuevo impulso a la Esku-dantza de los Santaneros de Ordizia
-
ErNE pide a "todos" los partidos "claridad" en rechazo a las pintadas contra la Ertzaintza