Elgoibar. Urtero legez, Elgoibarko ikastolako ikasleek egonaldiak egin dituzte Idotorbe (San Pedro) auzoan kokatuta dagoen Aubixa barnetegian. Aurtengo udan, sei eta hamar urte bitarteko 150 ume izan dira Aubixan ikastolako begiraleekin. Azken taldeko parte-hartzaileek (argazkian) asteazkenean utzi zuten barnetegia. Hori bai, joan aurretik, umeek txalo zaparrada eskaini zioten bertako arduraduna den Maritxu Loiolari. Haurren esanetan, egonaldiaren gauzarik onenak "Arratera egindako txangoa, txantxa-jolasak, gaueko diskoteka eta Maritxuk eta bere laguntzaileek prestatutako janaria" izan dira. Argazkia: J.Leon