"EARRA parranda egin genuena atzo, baina hemen gara, puntu-puntuan ermitara igotzeko prest!". Hala esaten zioten elkarri Zumaiako bizilagunek, atzo, 10.15ean San Pedro parrokian elkar-tzean, prozesioan parte har-tzeko. San Telmo jaiak ostiralean hasi ziren eta festa giroaz eta ekitaldiz jositako asteburua igaro dute herritarrek, eta baita bisitariek ere (larunbat arratsalde eta gauean lagun mordoa ibili zen jaiekin goza-tzen). Atzokoan ere egitarau zabala izan zuten. Honela, San Telmo ermitara igo eta itsasoa bedeinkatu eta gero, ohiko salda eta txorizoa jan zituzten elkarte gastronomiko eta tabernetan.

Iaz ez bezala, atzokoan prozesioan eraman zuten San Telmo Santuaren irudia ez zuen zira berezi batekin jantzi (lehengo urtean plastikoarekin babestu zuten), euriak busti ez zezan. Ez zen beharrezkoa izan horrelakorik, asteburuan zehar bezala, eguzkia izan baitzuten bidelagun herritarrek, eta baita marea urdinak ermitaraino eramandako Santua berak ere.

gaur, hildakoak gogoan

"Errepetizioen" zain

Batzuek erlijioagatik hartu zuten atzoko prozesioan parte eta besteek ohituragatik, baina gehienek egin zuten bat ekimenean eta berriz ere, San Telmo kalea txiki geratu zen ehunka lagunentzako. Ibilbidea egin eta gero, herriko kaleak bete ziren eta tradizioari jarraiki, agintarien-tzat hamaiketakoa izan zen Kofradian. Arratsaldean, Incansables txarangak girotu zituen kaleak eta gauean, Kupela taldearekin egin zuten dantza zumaiarrek.

Gaur, hildakoen aldeko meza egingo dute, 8.00etan parrokian eta ondoren, ostirala bitarte, indarrak har-tzeko tartea izango da. Izan ere, bizilagunek, hala deituriko errepetizioak ospatuko dituzte datorren asteburuan, San Telmo festekin jarraituz. Honela, besteak beste, ostiralean bertso jaia (20.00etan, Torreberrin) eta Itzurungo uhinak antzerki taldeak aurkeztutako Zer diyon? an-tzezlanaren aurkezpena (20.00etan, Aita Marin) izango dira. Larunbatean berriz, olagarro zopa lehiaketa eta diskoteka eskainiko dira eta festak agurtzeko, igandean, zaldi lasterketa eta bandera jaitsiera.