Irun. Haurren Gabonetako Parkea zabalik da beste urte batez Irungo Ficoba erakustazokan. Atzo (argazkian ikus daitekeen bezala), eta gaur ere, eskola-umeek hiru pabilioiak oso-osorik hartuko dituzten ekintza ludikoez gozatzeko aukera izan zuten. Bihartik aurrera, publiko orokorrarentzat zabalik izango ditu ateak parkeak, urtarrilaren 4ra arte (abenduaren 21, 24, 25 , 31 eta urtarrilaren 1ean ezik), egunero 15.00tatik 20.00tara. Sarrerak 8 euro balio du umeentzat eta 4 euro helduentzat zein taldeentzat. Argazkia: X.S.