Azpeitia. Bertan Merkataritza elkarteak Suzuki Alto kotxe bat zozkatuko du 2010eko urtarrilaren 5era arte elkarteko establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean.
Herritarrek Rural Kutxaren eta Udalaren laguntzarekin kaleratutako boletoak eskuratuko dituzte erosketak egiterakoan eta kotxea El niño-ko zozketaren zenbaki irabazlea duenarentzat izango da.
Edonola ere, zozketa hori ez da Bertan elkarteak Gabonetako jai egunetan kale giroa sortzeko antolatutako ekimen bakarra izango.
Ikuskizunak Azpeitiarrek Dantzaz Blai ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango dute hilaren 23an (17.00etan Izarraitz pilotalekuan).
Hurrengo egunean Gabon kanten txapelketa jokatuko da udaletxe ondoko parke berrian (16.30ean) eta hilaren 30ean txikienek Bi azeri estu eta larri ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute Txiki Txoko ludotekan (17.00etan).
Bertan markataritza elkarteak Gabonetarako prestatu duen egitaraua urtarrilaren 2ra arte luzatuko da. Egun horretan, umeentzako Antzokiko istorioak antzezlana ikusteko parada izango da Betharram aretoan (17.00etan).