Azkoitia. Herriko 54 establezimenduk (irudian) Bai euskarari! ziurtagiria jaso zuten atzo udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldi batean, beti ere, beren jarduera euskalduntzeko hartutako konpromisoa errekonozitzeko helburuarekin. Horietatik bederatzi (Josi Jostundegia, Aterpe kafetegia, Izpi optika, Maina mertxeria, Arantza Epelde ileapaindegia, Martitte eta Itziar jatetxeak, Lagunak auto-eskola eta Zabale etxe-tresnak) eragile berriak dira. 2006an Azkoitian bultzatutako Bai euskarari! ekimenaren arduradunek establezimenduen lana txalotu zuten. Argazkia: J.Leon