Konposta egiteko materiala banatuko dute Urola Erdian
Hainbat herritako bizilagunek hilaren 27ra arte dute konpostagailuak eskatzeko aukera
Azpeitia. Urola Erdiko Mankomunitateak etxean konposta egiteko materiala banatuko du datorren hilabetean, okasiorako antolatuko dituen ikastaroetan, hain zuzen ere.
Ekimenaren bultzatzaileek jakinarazi dutenez, "oraindik badaude konpostagailu batzuk banatzeko" eta, horregatik, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoako bizilagunak animatu nahi dituzte materiala eskatzera.
Hori bai, eskaerak hilaren 27a baino lehen egin behar dira Urola Erdiko Mankomunitatean edo lehen aipatutako herrien udaletako Ingurumen sailetan.
Edonola ere, etxean konposta egiteko programaren inguruko informazio gehiago nahi duenak (helburuak, telefonoak, konposta egiteko eskuliburua...) Mankomunitateko www.urolaerdia.org web gunean begira dezake.
Más en Gipuzkoa
-
La beca Ribera impulsa dos nuevos proyectos que exploran el río Bidasoa desde el arte, la memoria y el feminismo
-
Entornos rurales: El Ayuntamiento de Bergara reformará el vial de Munabe del barrio de Angiozar
-
Andoain reparará y asfaltará varias calles esta semana
-
De Queen a Korrontzi, pasando por Juan Muguerza, con la Banda de Música de Elgoibar