Síguenos en redes sociales:

Zakila Bira lasterketako argazkiak jarri dituzte Udaleko web orrian

Joan den larunbatean jokatu zen NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak babestutako Zumaian XIII. Zakila Bira lasterketa. Inoiz baino korrikalari gehiagok hartu zuen parte aurtengo proban, 800 lagunetik gora. Horien artean, David Martin eta Claudia Behobide izan ziren garaileak. Zakila Birako argazkiak nahi dituenak www.zumaia.net atarian eskuratu ditzake.