Eibarren porrota luzapenean
Talde armaginak ondo egin zion aurre talde bizkaitarrari eta nagusi izan ziren partidaren zati handi batean. Arene Altonaga kapitaina 67. minutuan irten zen zelaira, eta berehala lortu zuen berdinketaren gola. Gol hori aspalditik merezi zuen Eibarrek, baina behin eta berriz saiatu arren ezin sarea zulatzen asmatu. Aukera argienetakoa pittin bat lehentxeago izan zuten, bisitarien atezainak egindako pase arriskutsu bati Monnechik izkin egin zionean, baina baloia kanpora joan zen zutoinaren ondo ondotik.
Van Deursen eta Espe Pizarro ere saiatu ziren arren, euren jaurtiketak ezin izan zituzten gol bihurtu. Azkenean, ñabardura txikiak lagun izan zituen Athletic nagusitu zen derbian. Egia esan, ez zuten golak sartzeko aukera handirik izan, baina 11. minutuan Clara Pinedok ondo asmatu zuen, baita Oguizak 92.ean ere, falta bat buruz dotore errematatu zuenean. Datorren igandean berriro Ipuruan izango du Eibarrek garaipenaren bidera itzultzeko aukera, Deporren aurka.
Eibar 1
Athletic 2
EIBAR Miralles, Patri Ojeda, Carla, Amani, Campos (Andrea Álvarez, 79. min.), Pizarro (Camino, 88. min.), Monnecchi, Pecková, Elba, Mireia, Van Deursen (Arene Altonaga, 67. min.).
ATHLETIC Adriana Nanclares, Elexpuru (Irene Oguiza, 79. min.), Landaluze, Maddi, Nerea Nevado, Zubieta, Leire Baños, Pinedo, Nahikari (Sara Ortega, 79. min.), Azkona (Patricia Zugasti, 62. min.) eta Amezaga (Maite Valero, 62. min.).
Golak 0-1, 11. min.: Pinedo. 1-1, 69. min.: Arene Altona. 1-2, 90+2. min.: Irene Oguiza.
Epailea Planes Terol. Ttxartel horiak etxeko Esperanza Pizarrori eta Elba Vergési; eta Naia Landaluze eta Maite Zubieta bisitariei.
Jazoerak Ipuruan jokatutako F Ligako seigarren jardunaldiko partida.