Eibarrek Valladolidi egingo dio bisita
Joseba Etxeberria Eibarreko entrenatzaileak jokalari guztiak zelairatzeko prest izango ditu, lesionatuta dagoen Rober Correa izan ezik. Iragan jardunaldian hasierako hamaikakoan izandako iraultzaren ondoren, badirudi igande honetan ere berritasun izan ziren jokalarietako batzuk zelairatzeko asmoa duela armaginen entrenatzaileak.
Aurrealdean Sergio Leon hasieratik sar daiteke berriz, Jon Bautistaren kaltetan; izan ere, Kordobako jokalariak partida borobila jokatu baitzuen joan den astean, armaginen elastikoarekin bere bigarren gola sartuz. Itxura batean, Cristian Gutierrezek ezker hegalean jarraituko luke eta Unai Vencedorrek zelai erdian, Rios Reina eta Peru Nolaskoainen lekuak hartuz.
Defentsako eskuinaldean, erabat osatuta dagoen Tejerok hasieratik jokatzeko aukera handiak ditu, hainbat jardunalditan postu horretan jardun duen Corpasen ordez.
Eibarrek eta Valladolidek 16 aldiz jokatu dute elkarren aurka partida ofizialean; armaginen garaipenak bost izan dira , berdinketak lau, eta Pucelakoak zazpi aldiz nagusitu dira.
ATARIKOA
VALLADOLID Masip; Lucas Rosa, Boyomo, David Torres, Escudero; Monchu, Juric; Iván Sánchez, Meseguer, Amath; eta Sylla.
EIBAR Luca, Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian, Matheus, Vencedor, Aketxe, Mario Soriano, Stoichkov etaSergio León.
Epailea Salvador Lax Franco (Murtziako Batzordekoa).
Ordua/estadioa 16.15ean/Nuevo Zorrilla.