- Realaren emakumezkoen lehen taldeak denboraldi berriari hasiera emango dio gaur ilusioz blai, aulkian Natalia Arroyo izango delarik, Nahikarik talde txuri-urdinean jarraituko duelarik, eta lehiaketan kalitatezko jauzia eman nahirik. Liga bertan behera geratu zenean sailkapenean seigarren postuan zegoen talde gipuzkoarrak aurreko denboraldian ezustea eman zuen Deportivoren aurka jokatuko du A Coruñan (12.00etan).

Realak badu itxaropena denboraldi honetan kalitate jauzia egiteko. Arroyoren esanetan, “taldea, lehen ere, hazten ari zen. Eta denboraldi honetan hazten jarraitu nahi dugula jakinda hastea ez da kontu berria, horrek ez gaitu aztoratzen. Etorri diren jokalariek ondotxo dakite astebururo irabaztera behartuta egotea zer den, eta hori polita da. Gero, lehiaketak erakutsiko digu gehiegi flipatzen ote gabiltzan ala ez. Egunero urrats bat gehiago eskatu behar diogu geure buruari, eta taldea hori egitearen alde dago “.

“Aurrerago ikusiko dugu diskurtso hori berrikusi behar ote den, baina barru barrutik jaiotako diskurtsoa da”, gehitu du. Gainera, “Champions-ean jokatzeko beste txartel bat egotea oso erakargarria da, ez Realarentzat bakarrik, ondo dauden talde guztiek lehiatu eta lortu nahi izango baitute”. Taldea liga hasteko irrikaz dagoela aitortu du entrena-tzaileak: “Denboraldia hasteko desiratzen gaude, eta grina hori lehen egunetik nabaritu da”.

Arroyok oso”pozik” agertu da orain arte egindakoarekin: “Lehian hasi nahi dut, eta astebururo hiru puntuak lortzeko borroka horretan murgilduta egon. Gainera, aurreko denboraldian niri gehien gustatu zitzaidan arerioetako baten aurrean hasteak areagotu egiten du ilusio hori”.

Aurre-denboraldian talde txuri-urdinak “partida onak” jokatu ditu. Taldea ondo ari da ideia berriak jasotzen eta txukun islatzen. Garai honetan, nahi genuen puntuan gaude “.

Realaren entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu jokatzeko prest, Nahikari izan ezik: “Nahikari ongi ikusi dut. Anbizio handiko jokalaria da, beti nahi du gehiago. Orain errekuperazio prozesuan murgilduta dago, bere orkatilarekin ahalik eta lasaien egoten saiatuz. Helburua ondo osatzea da, arriskuak ekidinez. Gero eta hobeto ari da entrenatzen eta ikusiko dugu noiz dagoen erabat prest. Taldea oso gogor dabil lanean, eta berak berriz konektatu beharko du egungo entrenamendu-mailarekin. Animatuta dago, laguntzeko gogoz, eta ziur gaude egingo duela”.

Realaren lehen aurkariarentzat ere laudoriozko hitzak eskaini zituen Arroyok: “Iaz partidak irabaztera irteten zen beti, baloiarekin oso tratu oneko taldea da, eta oso jokalari arriskutsuak ditu. Jokalari batzuk galdu arren, bere izaerari ongi eutsi dio “.

ATEZAINAK

DEFENTSAK

ERDILARIAK

AURRELARIAK

JARDUNALDIAK