Síguenos en redes sociales:

Sentimendu Kopa irabazi nahi du Realak

Natalia Arroyoren neskek Real Madrilen aurka jokatuko dute gaur taxoaren

Realaren emakumezkoen lehen taldeak maila handiko lagunarteko partida jokatuko du gaur Taxoaren (13.00etan). Natalia Arroyoren jokalariek Real Madril aurkari zorrotza izango dute aurrez aurre, pizgarri gehigarri batekin, garaileak Sentimendu Kopa irabaziko baitu.

Talde txuri-urdinak Levanteri irabazi zion ostiralean finalera sailkatzeko (3-2), eta madrildarrek etxeko taldea, Osasuna, menderatu zuten (1-3). Realean jokatutako Nahikari erabakigarria izan zen Real Madrilentzat, lehen bi goletan protagonista izan baitzen.

Realeko entrenatzaile Nahikari Arroyok, ez ditu eskura izango Adriana Nanclares, Izarne Sarasola, Mirari Uria eta Ana Tejada, Espainiako selekzioarekin daudelako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa prestatzen, ezta Elene Lete ere, kon-tzentraziotik alde egin behar izan baitzuen giharretako lesio baten ondorioz.

Entrenatzaile kataluniarrak bai, Realera uda honetan etorritako bi jokalari debutarazi ahal izan zituen: Alejandra Bernabe hegalekoa eta Michaela Specht defentsa alemaniarra. Levanteren kontrako partidan harrobiko jokalari batzuk ere erabili zituen Arroyok, besteak beste, Levanteren aurkako gol erabakigarria sartu zuen Intza Egiguren.