Hezkuntza-eskaintza

ERDI MAILAN

Natur inguruneko eta aisialdiko gidaritza

Soldadura eta galdaragintza

Mekanizazioa

Mikroinformatika sistemak eta sareak

Instalazio elektriko eta automatikoak

Merkataritza jarduerak

GOI MAILAN

Egokitzapen fisikoa

Administrazio eta Finantzak

Mekatronika industriala

Automatizazioa eta robotika industriala

Sareko informatika-sistemen

administrazioa

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Eraikuntza metalikoak

Instalazio termikoak eta fluidodunen mantentzea

olosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak kalitatezko lanbide prestakuntza aurreratua eta berritzailea bermatzen du. Aro digitala aintzat hartuz, bere eskain-tza askotarikoa da, proiektuetan eta metodologia berrietan oinarritua, eta enpresa eta erakundeei zerbitzua eskaintzen die.

Partaidetza, prestakuntza eta elkarlana oinarri gisa hartuta, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleaniztun eta trebeak heztea du helburu, eta horretarako, irakaskuntza pertsonalizatua eta metodologia aktiboak erabiltzen dituzte. 2021-2022ko ikasturtean, 623 ikasle ari dira bertan. Arratsaldeko ordutegian, berriz, langileentzako ikastaroak eskaintzen dituzte; langabetuentzako ikastaroak, enpresentzako neurrira diseinatutako ikastaroak eta beste hainbat ere ematen dituzte. Enpresei laguntza teknologikoa ere eskaintzen die, eta hainbat proiektu egiten ditu enpresekin elkarlanean. Kalitatezko eta gertutasunezko prestakuntza aurreratua eta berritzailea Modu berean, Tknika zentroarekin lankidetzan ari-tzen da, kalitatea eta berrikuntza hedatzen.

Metodologia aurreratuak

Hezkuntzaren eraldaketa fasean gauden honetan, Tolosaldea LHII metodologia berrietan erreferentzia garrantzitsu bat da, ikasketa kolaboratiboa landuz eta zeharkako gaitasunei behar duten garrantzia emanez. Horretarako, irakasleen konpromisoaz gain, haien heziketak duen garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da.

Eredu eleanitza

Eleanitza proiektuaren bidez ikasgai batzuetan ingelesez ikasteko aukera dute ikasleek. Ikasleen hizkuntza gaitasunak hobetzeko aukera paregabea da hau.

Ekintzailetza

Ikasenpresa programa ziklo guztietan ematen da, helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Ikasleek enpresa simulatua sortu behar dute eta zikloarekin zerikusia izan behar du.

Heziketa Duala

Heziketa Duala da Tolosaldea institutuaren beste ezaugarrietako bat. Bigarren ikasturteko ikasleek aukera izaten dute enpresan eta ikastetxean edukiak lantzeko. Prestakuntza partekatu horren bidez ikasleek harreman zuzenagoa dute enpresa munduarekin eta, gainera, proiektu honetan parte har-tzen ari diren bitartean, soldata bat jasotzen dute. Aurten, lehenengo aldiz, Dual berri batean parte hartu dute, lehenengo mailako ikasleak, ikasturtearen azkenengo bi hilabetetan zehar asteko bi egunetan enpresetan praktikak eginaz.

Lan-praktikak

Lantegietako praktikei dagokienez, praktika ordu kopuru altua egiteko aukera dute Lanbide Heziketako ikasleek. Gainera, bigarren mailatan ikasturteko azken hiru hilabetetan ikasketei dagozkien enpresetan egiten dituzte praktikak.

Bestalde, Tolosaldea Lanbide Heziketa institutuan Europako Batasuna ahalbidetzen duen Erasmus+ programaren barruan atzerriko hainbat herrialdeetan ikasketak eta enpresetan lan praktikak egiteko aukera dago.