BEASAIN - Agurtzane Agirre beti egon da Kilometroak festari lotuta. Ikastolan ikasitakoa da eta, egun, Beasaingo Andramendi Ikastolako irakaslea. Gainera, Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeko kide da.

Kulturak harreman estua izan du beti ikastolen jaiarekin. Dantza, musika, bertsolaritza, antzerkia... kultur diziplina oro landu du festak, bereziki, aurtengoak. “Kilometroak 2021ek kultura sustatu nahi du, kulturari duen garrantzia eman nahi dio”, azaldu du Agirrek. “Ez du helburu ekonomikorik”.

Eredu aldaketak, hain zuzen, kulturari espazio handiagoa utzi dio. “Antolatzaileek buelta bat eman nahi izan diote betiko egiturari, azken urteetan jaia gazteen-tzako edateko lekua bihurtu baita”, argitu du.

“Ospakizunak bere helburu eta esentzia galdu du azken boladan, eta hori aldatzeko ahaleginetan gabiltza ikastolen borrokaren alde egiten dugunok”, gehitu du.

Egun bateko ospakizunetik, urte beteko ospakizunera igaro nahi da euskal kulturak adina toki eta leku izan dezan hazkunde eta hedapenerako.

Aldaketa hasi da.