“Ikastolen aldeko jaialdiei esker, Gipuzkoan Kilometroak eta gainerako lurraldeetan egiten direnak, euskararen aniztasunaren lekukotasuna ematen dugu urtero. Euskararen lege-baldintzak eta egoera ani-tzak dira Euskal Herrian, eta gai hori ez da begitantzen normalean, ez bada ekitaldi hauei esker. Euskarak espazio sozialaren beharra duela aldarrikatzen du ikastolen aldeko festak, izan ere, garbi dago ez dela aski euskara geletan ikastea. Euskaraz bizitzeko urratsak ematea beharrezkoa da oraindik. Hori horrela, aurtengo lekukoa hartzeko orduan, hizkun-tzaren eta kulturaren balioei ere eustea izan dugu helburuetako bat”, adierazi du Ainhoa Garin Andramendi kooperatibako lehendakariak.

Bestalde, Goierriko hiru ikastolen arteko elkarlanerako dinamikak sor-tzeko baliagarria izaten ari dela aitortu du Garinek: “Hirurak oso gertu gaude, baina egunerokotasunak eskatzen duen harremanaz haratago, aurrera begira elkarrekin jarduteko tarte bat ere sortzen ari garela iruditzen zaigu. Kilometroak izaten ari da elkarrekin ditugun helburuak lortzeko bidea”.

Aurten 25 urte

Guraso batzuen ekimenez sortu zen Andramendi Ikastola duela 25 urte. “Andramendi gurasoen kooperatiba talde txikia baina indartsua izan zen, eta hark egindako lan mardulari esker garenak gara”, zehaztu du. Beasaingo erdigunean kokatua, Andramendi ikastolak 0tik 16 urtera bitarteko hezkuntza zikloa eskaintzen duen lerro bakarreko ikastola da (nahiz eta tarteka bi gela ere badauzkan). Une honetan, 0-16. urte arteko hezkuntza ziklo jarraitua eskaintzen duen hezkuntza-zentro bakarra da Beasainen. Bestalde, zaintza zerbitzua dauka 7.30etik aurrera, jangela, ludoteka, etab. Guztira, 40 langilek dihardute bertan, horietatik ia erdia beasaindarrak izanik (gainerako gehienak goierritarrak dira). “Ikastola anitza da gurea, herritarren euskalduntzearen alde lan egiten duena. Bereziki harro gaude horretaz eta horren erakusle da aurten horman margotu dugun leloa: Ikastolak herriari”, gaineratu du lehendakariak.