Langile publikoen %6,1ek gutxienez lanaldiaren erdia telelanean egiten du, eta ehuneko hori ia bikoiztu egiten da enpresa guztien kasuan , %11ra iristen baita, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera. Euskadiko administrazio publikoen %39,2k telelanean jarduten du.
Datu horiek pandemian lortutako goia baino txikiagoak dira, orduan administrazioko zentroen %44k telelanean ari baitziren langileak, baina pandemiaren aurreko urteetan baino askoz handiagoak dira, orduan %15 ingurukoa baitzen.
Sareen eta adimen artifizialaren erabilera lanean
Sare sozialen erabilera oso hedatuta dago Euskadiko administrazio publikoetan; izan ere, %85,6k erabiltzen ditu, eta %74k zibersegurtasun arloko jardueretan parte hartzen du. Zifra horiek handiagoak dira enpresa guztietan baino: sare sozialen erabilera %53,8 da, eta segurtasun-jarduketena, berriz, %24,8.
Era berean, adimen artifiziala sektore publikoan erabiltzen da %29,5ean, eta enpresa guztietan, berriz, ehunekoa %8,7ra iristen da.
Langile publikoen %95,4k erabiltzen ditu IKT sistemak (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), eta %8,2k, berriz, IKT sistemetan espezialistak dira. Halaber, guztizkoaren herenak baino gehiagok, %40,7k, urruneko konexioa du erabilera profesionalerako gailu eramangarri baten bidez.
IKTak gehiago erabiltzen dituzte emakumeek (%62,5) gizonek baino (%37,5). Urruneko konexioa erabiltzeari eta telelanaz gozatzeari dagokionez, emakumeak ere gehiengoa dira, %60 inguru baitira.
Gainera, enpresen %97,7k izapide elektronikoak betetzen dituzte administrazio publikoekin, zuzenean edo kudeatzaile eta aholkularien bidez.
10 langile eta gehiagokoen kasuan, izapidetze elektronikoa establezimenduen %98,7ra iristen da.
Baliabide gehiago dituzten enpresa horiek neurri handiagoan egiten dituzte izapide horiek zuzenean (%88,7), eta hirugarrenen bidez, berriz, ehuneko hori %66ra murrizten da.
Webguneak
Bestalde, administrazio publikoetako zentroen %99,6k web-orria du, eta ehuneko hori %100era igotzen da 10 pertsona edo gehiagoko zentroen kasuan. Aldiz, euskal enpresen multzoan, enpresen sektorearen kasuan, ehunekoa %57,1era mugatzen da, nahiz eta 10 pertsona edo gehiagokoen kasuan % 92,9ra igotzen den.