Espainiako erregaien prezioek jarraian bigarren gorakada izan dute aste honetan, uztailaren erdialdetik, hiru hilabetez, merkatzen ibili ondoren, eta %0,6 baino gehiago garestitu da, hilabete luzean izan dituzten maximoak uki-tzeko.

Horrela, joan den astean jaitsiera horiek agortze-zantzuak eman ondoren, berretsi egin da gasolinaren eta dieselaren prezioen joera-aldaketa.

Zehazki, gasolina litroaren batez besteko prezioa 1,505 eurokoa izan da, aurreko asteko 1,495 euroen aldean %0,66 garestituta; aurreko astera bitartean hamahiru jaitsiera zeramatzan bata bestearen segidan.

Dieselari erreparatuz, litroaren batez besteko prezioa 1,392 eurokoa izan da, beraz %0,65 igo da, aurreko astean 1,383 eurotan bai-tzegoen.

Gauzak horrela, gasolina litroaren batez besteko prezioa irailaren 9ko astetik izan duen kopururik altuenean kokatu da, eta dieselarena, berriz, ez zen prezio horietara iritsi joan den hilaren 15eko asteaz geroztik.

Udako oporraldi

Udako oporraldian, errepideetan joan-etorri gehien izaten den garaian, erregaiak merkatze-joerarekin hasi ziren aurtengo uztailean, eta harrez gero gasolinaren prezioa %8,9 jaitsi da, eta diesela berriz %9,2.

Bi erregaien batez besteko prezioak hiru hilabetean izandako lehen igoerekin hasi zuen 2024. urtea, 2023ko irailaren amaieratik jaitsiera bat bestearen atzetik pilatu ondoren.

Horrelaxe amaitu zuten iazko ekitaldia gutxieneko mailetan instalatuta, gasolinaren kasuan ia %15eko merkatzea izanda, eta %13tik gorakoa dieselaren kasuan.

Egungo igoera hori gorabehera, egungo preziotan 55 litroko diesel depositua betetzeak 76,36 euro inguruko kostua du, iaz garai hauetan baino 14,52 euro gutxiago, orduan 91,08 euro ordaindu behar baitziren.

Gasolinazko ibilgailuentzat, 55 litroko batez besteko depositu bete-tzeko 82,77 euro inguru ordaindu behar dira gaur egun, 2023ko urriko aste berean baino 9,57 euro gutxiago, orduan prezioa 92,34 eurokoa baitzen.

Ukrainako gerra

Aipatzeko da gainera, gora egin arren, dieselaren litroaren batez besteko prezioa, Errusiak Ukrainako inbasioa hasi aurretiko mailaren azpitik manten-tzen dela. Gerra 2022ko otsailaren 24an hasi zen, eta orduan litroa 1,479 eurotan zegoen.

Gasolina ere orduan baino askoz merkeago dago, litroa 1,591 eurotan zegoelako garai hartan.

Esan, bestetik, bi erregaiak urrun daudela oraindik 2022ko udako maximoetatik, izan ere uztailean, gasolina 2,141 eurora iritsi baitzen, eta gasolioa 2,1 eurora. Dieselak 86 aste bete ditu jada gasolinaren prezioaren azpitik.

ohiko dinamika apurtuta

Beraz, Errusiak Ukraina inbaditu aurreko ohiko egoerari eusten dio dieselak; izan ere, eraso horren eraginez, gasolioaren prezioa gasolinarena baino garestiago egon baitzen 2022ko abuztutik 2023ko otsailaren erdialdera arte, ohiko dinamika apurtuz.