Síguenos en redes sociales:

Iturri garbiak protagonista dituen “Elektrizitatearen Arorantz” goaz

Iturri garbiak protagonista dituen “Elektrizitatearen Arorantz” goazEFE

2026tik aurrera, gehiegizko erregaiengatik eta energia garbiaren gorakadagatik, energiaren prezioa baretu egingo da hamarkada honen bigarren erditik aurrera, beti ere, tentsio geopolitikoek kontrakorik eragiten ez badute. Ondorio hori jasotzen du Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE), Munduko Ikuspegi Energetikoa 2024 urteroko txostenean. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeari (ELGA) atxikitako agentziak bertan azaltzen duenez, “Ikatzaren eta Petrolioaren Aroen” ondoren, “abaila handian mugitzen ari da mundua” iturri garbiak protagonista dituen “Elektrizitatearen Arorantz”.

Tentsio geopolitikoak

“Hamarkada honen bigarren erdian, tentsio geopolitikoen bilakaeraren gorabeheran, petrolioaren eta gas naturalaren hornidura zabalago edo are soberakinago baten ikuspegiak, energiaren munduan azken urteotan krisi energetiko globalean bizi izan dugunaren oso bestelako egoera batera eramango gintuzke”, adierazi zuen atzo Fatih Birol AIEko zuzendari exekutiboak, txostenaren aurkezpenean. “Horrek prezioetan beheranzko presioa eragingo luke, eta nolabaiteko arintzea, prezioen igoerek gogor astindu dituen kon-tsumitzaileei”.

Agentziako zuzendariaren ustez, energia-merkatuaren testuinguru berri horrek aukera polita eskain diezaieke agintariei, trantsizio garbirako inbertsioak handitzeko eta erregai fosilentzako laguntza ez-eraginkorrak ezabatzeko. AIEk aurreikusi duenez, egungo politiketan oinarrituta, emisio txikiko iturriek munduko elektrizitatearen erdia baino gehiago sortuko omen dute 2030. urtea baino lehen, eta ikatzaren, petrolioaren eta gasaren eskaria, berriz, hamarkada amaieran iritsiko omen da puntu gorenera. Hori guztia arriskuan jar daiteke, ordea, azken urteotan Ukrainako gerra eta Gazakoegungo gatazka protagonista izan dituzten tentsio geopolitikoen gorabeheran. “Eskualdeetakogatazkak eta tentsio geopolitikoek berehala azaleratu dituzte energia-sistemaren ahuleziak egungo ekonomia globalean, eta argi erakusten dute politika sendoagoak eta inbertsio handiagoak behar direla, trantsizioa bizkortzeko ahalegin horretan teknologia garbiagoak eta seguruagoak lortu ahal izatearren.

Horrez gain, Txina izendatu zuen AIEko zuzendariak afera honetako protagonista nagusitzat. “Dela inbertsioa, erregai fosilen eskaria, elektrizitatearen kontsumoa, energia berriztagarrien hedapena, ibilgailu elektrikoen merkatua edo teknologia garbien fabrikazioa, energiari buruzko gorabehera ia guztiak, funtsean, Txinaren inguruko istorio bilakatzen dira gure egungo munduan. Adibide bat aipatuko dut: Txinaren eguzki hedapenak hain erritmo bizian dabil aurrera egiten, non, 2030eko hamarkadaren hasieran, Txinaren eguzki energiak Estatu Batuetako egungo elektrizitate eskari osoa gainditu ahal izango lukeen”, esan zuen Birolek.

AIEk berriro errepikatu du, energia garbiak erritmo onean hazten jarrai-tzekotan, “energia sistema berrietan inbertsio askoz handiagoa egin behar dela, batez ere sare elektrikoetan eta energia elektrikoaren biltegiratzean”. Gaur egun, energia berriztagarrian gastatutako euro bakoitzeko, 50 zentimo gastatzendira sareetan eta biltegiratzean, eta berez, energia berriztagarrian gastatutako euro bakoitzeko sareetan beste hainbeste inbertitu beharko litzateke.