Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak atzo berriro esan zuenez, BBVAk Sabadelli botatako EEParen inguruko “kezka nagusia”, hasieratik bertatik, “lehiaren premia” izan omen da. “Sektore horretan gehiegizko kontzentrazioak ekarriko lukeenaz ari gara, horrek eragin potentzialak izan ditzakeelako bezeroentzat, esate baterako, gordailuak ordaintzeko moduari dagokionean” aipatu zuen.
Sevillan antolatutako gosari-solasaldi batean ministroak adierazi zuenez, azken bi urteetan “argi ikusi da” Europako Banku Zentralaren (EBZ) tasen igoera “ez da gordailuen ordainsarietan islatu neurri berean, aurrekoetan gertatu ohi zen bezala”.
“Espainiako Bankuak berak adierazi du, neurri batean, lehiarik ezaren edo gehiegizko kontzentrazioaren ondorioa dela, eta hori banku handienetako biren arteko fusio gehigarria gertatu aurretik gertatu da”, azaldu zuen “finantza-bezeroarentzako balizko inpaktua” nabarmentzeko.
Era berean, EEP horrek lurraldean izan lezakeen eragina ere azpimarratu zuen Cuerpok, “kezkagarria denez”, horrek ekarri duelakoan Gobernuak BBVAk Sabadelli egindako EEPren proposamenaren aurka egitea.
Hala ere, prozesu horrek “bere bidea egiten” jarraitzen duela esan zuen eta errespetuz jokatu dutela ematen ari diren urratsekin. “Une honetan, bai CNMC eta CNMV-ren ardurapekoa da, euren eskumenen esparruko ikuspegiak eta bertsioak ematea”, zehaztu zuen.
ETEen sektorea
“Guk horretan, bi erakundeen arteko bat-egitea baimentzeko edo erabakitzeko ahalmena daukagu. Nik uste dut bide onetik doala, eta, beraz, horretan ere nire mezua positiboa da”, amaitu zuen.
Ildo horretan, Sabadell Bankuko (CFO) finantza-zuzendari Leopoldo Alvearren ustez, Lehiaren Espainiako agintariek “sakonago” aztertu beharko lukete BBVAk proposatutako EEPa, ETEen negoziori dagokionean bi erakunde horiek elkartzeak ekarriko lukeen kontzentrazio handia dela-eta.
Barclays-eko ikerketa zerbitzuarekin egin berri duen topaketa batean azaldu du Alvearrek “ez dagoela ia aurrekaririk, enpresa txiki eta ertainen sektorean horrenbesteko garrantzia duten erakundeek parte hartu duteneko bat-egiteetan”, eta gogora ekarri nahi izan du, azkenean aurrera eginez gero, Kataluniako erkidegoan soilik hiru entitateen esku geratuko litzatekeela merkatu horren %70 eta %80 artean.
Alvearren ustez, aurreikuspenak hobetzeak dagoeneko konprometituta dauden akziodunen ordainsaria handitzea ahalbidetuko omen dio Sabadelli, 2.900 milioi euro inguru 2024an eta 2025ean; eta zifra horrek ez luke islatuko oraindik, bigarren hiruhilekoan iragarritako %12ko errentagarritasun edo ROTE helburu berria.
Halaber, EBZren tasen jaitsiera gorabehera eta negozio-bolumenaren igoerari esker, aurten eta datorren urtean interesengatiko diru-sarrerak hobetzea aurreikusten du, baita arriskuaren kostua murriztea ere, baliabideen esleipen hobeak, testuinguru makro positiboenak eta Estatuko enpleguaren erresilien-tziak bultzatuta.
En corto
CaixaBank
Recompra de acciones. CaixaBank ha ejecutado el 26,69% de su recompra de acciones en las siete semanas desde que iniciara el pasado 31 de julio este programa, cuyo importe total asciende a 500 millones de euros, según informó ayer a la Comisión Nacional del Mercado de Valores. En concreto, ha adquirido en la séptima semana del programa 3.516.118 títulos a un precio medio ponderado de 5,3904 euros y un importe de más de 18,95 millones de euros. En total, la entidad lleva recompradas 25.880.235 acciones por un importe de 133,47 millones.