Euskadiko etxeetan 36.331 euro gastatzen dira batez beste urtean
Etxebizitzan eta elikaduran egiten da gastu horren % 51,1, urteko 18.563 euro batez beste
Euskadiko etxe bakoitzeko batez besteko gastua 36.331 eurokoa izan zen iaz, aurreko urtean baino % 4 gehiago. Beraz, bi soldata batu behar dira nahitaez, euskal ekonomiaren batez besteko soldata hilean 2.188 euro gordinekoa izan baitzen, alegia, urtean 29.652 euro gordin.
Hazkundea
Gastuaren hazkunde horretan aisialdiaren eta kulturaren sektorearen igoera nabarmentzen da, aurreko ekitaldiaren aldean % 21,6ko gehikuntza erakutsiz, Eustatek eskainitako datuen arabera; nolanahi ere, urteko guztizko gastua 1.745 eurokoa baino ez zen izan, etxe bakoitzeko guztizko gastuaren erditik gora suposatzen duten etxebizi-tzan eta elikaduran xahututakoaren oso azpitik.
12.849 euro
Etxebizitzan, uretan, elektrizitatean, gasean eta beste erregaietan egindakoa da Euskadiko familien gasturik handiena, guztizkoaren herena baino gehiago hartzen baitu, % 35,4; zehazki, etxe bakoitzean urteko 12.849 euro 2023an (+%4,5). Nabarmentzekoa da energia-fakturan antzemandako gastuaren jaitsiera, %8,8koa, elektrizitate-gastua % 11,9 jaitsi zelako 2022arekin alderatuta.
Elikadura
Bolumenaren araberako bigarren gastua Elikadura eta alkoholik gabeko edarietan egindakoa da; %5 igota, gastuaren % 15,7 izan zen 2023an, 5.714 euro etxe bakoitzeko. Gastuaren bi multzo horien artean, etxeko batez besteko aurrekontuaren erditik gora batu zuten ( % 51,1), 18.563 eurorekin.
Lurraldeka aztertuz, Bizkaiko etxe-unitateek erakusten dute urteko gasturik handiena, 36.491 euro; Araban, aldiz, etxe bakoitzeko gastua 36.330 eurokoa izan zen. Gipuzkoako familietan % 1,4ko jaitsi zen etxeko gastua, urteko 36.066 euroankokatuz.
EAEko etxekoen unitateetan igo egin da jolas-, kirol- eta kultura-ondasun eta -zerbitzuetan egindako gastua. Horiexek osatzen dute, igoerarik handiena izan duen aisia- eta kultura-multzoko gastuaren % 62.
Temas
Más en Economía
-
Economía debe decidir ahora si respalda la OPA sobre el Sabadell
-
Red Eléctrica completa la entrega de los datos solicitados por la comisión de análisis creadas por el Gobierno
-
Andueza advierte de la pretensión de "Trump, Ayuso y Feijóo" de "destruir derechos conquistados"
-
Montero dice que "todavía es prematuro" saber qué decisión adoptará el Gobierno español sobre la opa del BBVA