Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko (AFM) kide den burdindegi eta industria-horniduretako Eskuin klusterreko enpresek, 455 milioi euroko fakturatu zituzten iaz, aurreko urtean baino %2,8 gehiago.

Pablo Izeta

Eskuin-eko presidente den Pablo Izetak atzo azaldu zuenez, 2023 urte positiboa izan da negozio-zifrari dagokionez, nahiz eta ekitaldia ziurgabetasun handiarekin hasi, inflazio handia eta nazioarteko egoera gorabeheratsua zela eta.

Izetaren esanetan, sektoreak txukundefendatu ditu zifrak, “2020an behera egin zutenetik, urterik urte” gora egin dutelako, 2023an maximo berria ezarriz, nahiz eta saldutako unitateen kopurua, marjinak bezalaxe, pixka bat jaitsi.

Salmenten portaera hobea izan zen urtearen lehen zatian, indartsu hasi baitzen; bigarren seihilekoan, berriz, moteltze txiki bat antzeman zen.

Barne-merkatuko salmentak %6,9 hazi ziren, 222 milioira iritsiz; esportazioak, berriz, %0,9 jaitsi ziren, 232 milioi eurokoan izan zirelarik.

Sektoreak

Sektoreka aztertuta, salmenten %41 suposatzen duen industriaren sektorea hazi da gehien, zehazki %10,9. Salmenten %52 ekarri duen eraikuntza berriz, %5,5 hazi zen.

Bestelakoan, salmenten %8 biltzen duen hirugarren sektoreak, nekazaritzak alegia, %7ko jaitsiera pairatu du, Eskuineko arduradunen esanetan, herrialdeko eremu askotan dagoen “lehorte bortitzaren” ondorioz nagusiki.

Enpleguari dagokionez, burdindegiaren eta industria-horniduraren sektoreak egonkortasun handia erakutsi du alor horretan, urtero samar errepikatzen den 1.900 pertsona okupatu inguruko datuari eutsiz. 2024rako aurreikuspenak onak” dira.