Euskadiko Ibilgailuen Merkataritza eta Konponketaren sektoreko soldatapeko langileak %1,10 hazi ziren aurtengo bigarren seihilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; aldiz, Gizarte Segurantzan afiliatutako autonomoen kopurua %2,12 jaitsi zen.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren datuen arabera, aurtengo bigarren hiruhilekoan, Merkataritza eta Ibilgailuen Konponketa sektoreko jarduerek 133.715 afiliatu zenbatu zituzten Gizarte Segurantzan, hau da, Euskadin lan-alta duten pertsonen %14,1. Horietatik 95.565 soldatapekoak dira eta 38.150 autonomoak.

Sektorearen barruan, txikizkako merkataritza %0,84 hazi zen bigarren hiruhilekoan soldatapeko langileak, eta autonomoak %1,25 murriztu zituen urtetik urtera. Handizkako merkataritzan, soldatapekoak %1,47 hazi ziren eta autonomoak %4,64. Azkenik, ibilgailuak saldu eta konpontzeko jardueretan, besteren konturako langileak %1,24 igo ziren eta pertsona autonomoak %3,77.

Gainera, 16 eta 18 urte bitarteko 6.029 euskal gaztek lan-kontratu bat sinatu zuten urteko lehen seihilekoan; hau da, lan-munduan sartu diren adin horretako 66.000 gazteen %9 baino ez.