%13,89 gehiago irabazi dute urteko lehen hiruhilekoan Estatuko banku handiek, 4.696 milioi euro, aldi baterako ezarritako zerga bereziak Estatuko entitateen kontuetan eragina izan arren.

Kasu batzuetan, tasen igoerak eta dibertsifikazio geografikoak, zergaren eragina arintzea lortu dute, sektoreak marjinak eta errentagarritasuna handitzea posible eginez. Santanderrek eta BBVAk soilik Estatuan lortutako irabaziak kontuan hartuz gero – negozioaren zati handi bat kanpoan garatzen baitute –, emaitza 2.286 milioira jaitsiko litzateke, %9,06 gehiago urteko lehen hiruhilekoan baino.

Zehazki, Ibex 35ean kotizatzen duten sei bankuek, azkenean, 1.120 milioi euro ordainduko dituzte, Gobernuak aurtengo urterako eta datorrenerako onartu zuen diru-sarreren gaineko aldi baterako zerga berriaren kontzeptuan, egunotan erakunde horiek lehen hiruhilekoko emaitzen kontuak argitaratzean azaldutako azken kalkuluen arabera.

Bankuek aurkeztu zituzten hasierako zenbatespenak baino %6,7 txikiagoa da kopuru hori, 1.200 milioi euro inguru eman beharko zituztela aurreikusi baitzuten.

Apirilaren 20an Bankinter izan zen emaitzen kontua aurkeztu zuen lehen bankua. Bertan, zergari aurre egiteko 77 milioi euroko ordainketa jasotzen zuen, hasiera batean aurreikusitako 80 eta 100 milioi arteko tartearen azpitik, beraz.

Banco Santanderrek, aldiz, 224 milioi euro jarriko ditu azkenean, orain hilabete batzuk behin behinean jakinarazi zuen 220 eta 230 milioi arteko tartearen barruan. An-tzeko zifra erregistratu zuen BBVAk (225 milioi), hasieran aintzat hartutako berbera.

Bi kasu horietan, diru-kutxa publikoetara ekarri beharreko zenbatekoa ez dator bat izandako diru-sarrera handiekin, negozioaren zati handi bat Espainiatik kanpo buru-tzen dutelako.

Sabadellek 157 milioi jarriko ditu zerga ordaintzeko, hasiera batean aurreikusitako 170 milioien azpitik, beraz. Unicaja Bancok ordaindu beharreko faktura, azkenean, ustezko 76 milioitik 63,8 milioira murriztu da.

Zerga

Eta azkenik, atzo jakin zen CaixaBankek 373 milioi euro ordaindu beharko dituela zergaren eraginez, hasieran jakinarazitako 400 milioien aldean.

Kotizatutako sei banku handiek 4.696 milioi euroko irabazi garbiak izan dituzte 2023ko lehen hiruhilekoan.

Gauzak horrela, zerga bereziaren eragina jasa arren, beraien irabaziak %13,9 igo dira iazko aldi berarekiko.

Kopuru horiei kotizatzen ez duten beste erakunde batzuek egin beharko dituzten ordainketak ere gehitu behar zaizkie, hala nola Abancak (39 milioi euro, aurreikusitako 50en aldean) eta Kutxabankek (47 milioi euro, ustezko 50en ordez).

Espainiako Gobernuaren kalkuluen arabera, zerga berri horrek 1.500 milioi euro gehiago biltzea ekarriko du. Banku kotizatuek emango dutenari, burtsan kotizatzen ez duten beste erakunde ba-tzuek eta Estatuan negozioa duten atzerriko erakundeek ordaindu beharko dutena gehitu beharko zaio.

En corto

Podemos

“corto”. La secretaria general de Podemos y ministra de Derechos Sociales y Agenda 2030, Ione Belarra, manifestó ayer que el Gobierno “se ha quedado corto”, a la vista de los beneficios de la gran banca que se conocieron ayer, y avanzó que Podemos propondrá subir el impuesto extraordinario tras haber registrado un 14% más de beneficios en el primer trimestre del año frente al mismo periodo del año anterior. “Esto significa que la gran banca se está haciendo de oro a costa de las vidas de muchísima gente”, señaló la ministra.