2028an beraien lehen mendeurrena bete baino zazpi urte lehenago, Espainiako estatuan barreiatuta dauden 14.824 telefono kabinek derrigorrezko zerbitzu unibertsal izateari utziko diote "udaren bueltan".

Behin "irailean edo urrian" Telekomunikazioen Estatuko Lege berria onartzen denetik aurrera, kabinak eta telefono-gidak nahitaezko zerbitzu unibertsal izateari utziko diote, nahiz eta "seguruenik" abenduaren 31ra arte funtzionamenduan jarraitu. Telefonica operadoreak mantendu behar du zerbitzu hori, normalean esleitu gabe geratzen den Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak deitutako lehiaketara aurkeztu ondoren. Zerbitzu horren alde ez du operadore bakar batek ere egin aspaldian.

Azken esleipena orain bi urte egin zen, 2019ko abenduan, eta 2021eko abenduaren 31n amaituko da.

Telefonicak ez du kabinak desegiteko asmoen berririk eman, baina Andaluzian gauzatzen ari den proiektu pilotu bat gogora ekarri du: egitasmo horretan, bateriak kargatzeko edo informazio turistikoa emateko gune gisa erabiltzen dituzte egitura horiek. Oraingoz, ez dute argitu hori izango ote den beraien etorkizuneko zeregina. Telefonicak emandako datuen arabera, Espainian, 2020. urtea amai-tzean, 14.824 telefono-kabina zeuden, eta egunean batez beste 0,17 dei erregistratu zituzten, hau da, asteko dei bakar bat. Gainbehera horren erakusgarri, egunean 0,17 dei egiteak, duela bi urte pasatxo erregistratutako batez bestekoa erdira baino gehiagora murriztea suposatzen du, ordurako jada oso baxua zena: 0,37 dei egunean, hiru egunean behin dei bat izatea, alegia, Telefonicaren datuen arabera.

Telefonia mugikorrak ekarri du nagusiki egitura horien erabilpena ia hutsaren pareko bihurtze. 2006rako, telefono mugikorren linea gehiago erregistratu ziren biztanleak baino. Egia esan, biztanleen %88k baino gehiagok aitortu du -Espainiaren inguruko herrialdeetan aspaldi desagertu ziren- kabinarik inoiz ez duela erabili, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) 2014ko Eurobarometroan emandako datuen arabera.

Telefonicak ez du kabina horien mantentze-lanen kostuaren berri ematen, baina CNMCren azken datuak kontuan hartuz gero, urtean 4,5 milioi eurotik gorakoa izango da seguruenik. Erakunde arautzaileak 2016an eskainitako datuen arabera, egitura horiek mantentzearen kostua 4,5 milioi eurokoa zen, eta lau urtean hamar aldiz biderkatu omen zen.

Telekomunikazioen Legean jasotako zerbi-tzu unibertsalak bermatzen duenez, herritar guztiek hainbat zerbitzu eskura izan behar dituzte, edozein dela ere haien kokapen geografikoa, kalitate jakin batekin eta arrazoizko prezioan. Horren arabera, 1.000 biztanletik gorako herriek gutxienez kabina bat izan behar zuten instalatuta orain arte, eta beste bat 3.000 biztanleko.

Bestalde, nahitaezko zerbitzu unibertsal horren barruan, banda zabaleko gaitasuna duen kokapen finko batetik komunikazio elektronikoen sare publikorako sarbidea eskaintzea ere jasotzen da, segundoko gutxienez megabit bateko konexio-abiaduran (Mbps). Derrigortasun hori ere aldatu egingo da lege berriarekin, ez baitu inolako abiadurarik zehaztuko; abiadura horrek oinarrizko zerbitzu batzuk eskaintzeko egokia izan behar duela adieraziko du, hala nola posta elektronikoa edo plataformetarako sarbidea.

Telekomunikazio Legearen aurreproiektua irailean argitaratu zen eta aztertze-prozesuan dauden 43 alegazio jaso ditu. Zerbitzu horiek berdintzeak, urtean milioi bat eurotik gora jasotzen dituzten guztiek zergak ordaintzea ekarriko du, fakturatutako 1.000 euroko, euro baten ingurukoa. Oraingoz, lege horrek ez die WhatsApp edo Telegram bezalako operadoreei eragingo.