Behera egin du bigarren eskuko ibilgailuen salmentak Gipuzkoan
Euskadin, salmentak % 4,02 igo ziren, eta Gipuzkoan, berriz, % 3,54 jaitsi; Estatuan, aldiz, igoera %6,2koa izan da
- Ibilgailuen Merkatarien Elkarte Nazionalaren (Ancove) datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bigarren eskuko 8.702 ibilgailu saldu ziren uztailean, hau da, %4,02 gehiago 2019ko hilabete berarekin alderatuta; Estatuan, aldiz, batez beste igoera %6,2koa izan da .
EAEn saldutako ibilgailu guztien artean, 7.328 autoak izan dira, %3,6ko igoerarekin, Estatuko %5,6aren aldean; furgonetak, aldiz, 1.374 saldu dira, %6,35eko igoera suposatzen duelarik, Espainiako batez besteko % 10,4aren aurren.
Gipuzkoa izan da portaera okerrena izan zuen lurraldea %3,54ko jaitsiera zenbatu baita aukerako ibilgailuen transferentzietan (autoak eta ibilgailu komertzialak kontuan hartuta); Bizkaian, berriz, %8,93ko igoera egon da, eta Araban, %4,30ekoa.
Turismoak eta furgonetak, guztiak kontuan harturik, bigarren eskuko ibilgailuen merkatuak %27,87 egin du behera 2020an EAEn, 39.869 unitate transferituta, garai berean Estatuko batez besteko jaitsiera %26koa izan da.
Uztailera arte 33.578 auto saldu dira Euskadin, 2019ko epe berean baino % 28,2 gutxiago, estatuko batez besteko jaitsiera %26,1ekoa izan delarik. Saldutako ibilgailu komertzial arinak berriz, 6.291 izan dira, eta horrek %26,1eko jaitsiera suposatzen du, Estatuko %25,2ko jaitsieraren aldean.
Temas
Más en Economía
-
Consumo abre otro expediente sancionador contra una inmobiliaria por prácticas abusivas
-
Acciona cesa a su director de Construcción por su relación con Santos Cerdán y el 'caso Koldo'
-
Los precios del sector servicios en el Estado español suben un 2,5% en el primer trimestre y suman 13 trimestres de alzas
-
Cambia la edad de jubilación: esta es la nueva situación de los trabajadores