- Euskadiko industria gehiena lanean hasiko da berriro astearte honetan, hilak 14. Hilabetean Euskadiko fabrika nagusiak geldirik egon ostean, pixkanaka itzuliko dira, osasun arloko neurriak hartuta, eta nazioarteko eskaera eskasen aurrean zenbat ekoitzi ahal izango duten jakin gabe.

Martxoaren 14an ezarri zen alarma-egoera, handik astebetera murrizketak areagotu eta zalantzak ere sortu ziren zein industriak jarraitu ahal zuen lanean eta zeinek ez, eta ondoren Aste Santua etorri zen. Beraz, enpresa asko ia hilabetez egon dira geldirik.

Zenbaitek geldialdia luzatzea ere erabaki dute, Euskadiko lantegirik handiena den Mercedes gasteiztarra kasu; furgonetak eta monobolumenak egiten dituzte bertan, eta 27ra arte ez dira lanera itzuliko. Ia 5.000 langile dituen fabrika honek beste arazo bat konpondu beharko du aurrena: ekoizpena antolatzea langileen osasuna bermatuz. Gauza bera egingo du Irizar gipuzkoarrak (autobusak); hauek ere asteartean itzuliko dira produkzio linea bakarrarekin, eta 20tik aurrera ekoizpen osoan. Trenak egiten dituen CAFek itxita ditu Beasaingo eta Irungo lantegiak; 44 langile boluntario baino ez daude jardunean, premiazko eskaerak artatzeko. Hauek ez dira lanera itzuliko hurrengo astelehenera arte, hau da, apirilaren 20ra arte.

Industria astunetik aparte, eraikuntza sektorea ere asteartean itzuliko da lanera, eta 20an, antxoaren arrantza.