Zestoa - Zestoako Udalak udalekuetarako begiraleak eta koordinatzailea kontratatzeko lan-poltsak zabalduko ditu datorren astelehenean, hilaren 16an. Guztira, hiru lan poltsa-zabalduko dira; batetik, udaleku irekietako koordinatzaileena; bestetik, udaleku irekietako begiraleena; eta azkenik, kirol udalekuetako begiraleena.
Udaleko Gazteria sailetik azaldu dutenez, eskabideak datorren apirilaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean bertan, goizeko 8.00etatik 14.00etara. Horretarako, ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea edo 2018an bete-tzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, euskara jakitea eta mintza-tzeko trebetasuna izatea, eta natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira: eskabide-orria beteta, nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren fotokopia konpultsatua, lehiaketan baloratzen diren merituetako agirien fotokopia konpultsatua, eta natura sexualeko delituen gabeziaren ziurtagiria edo erantzukizunezko adierazpena.
Koordinatzaileen poltsari dagokionez, lan kontratuaren iraupena bi hilabeteetakoa izango da, ekainaren 1etik uztailaren 27ra bitartean, eta lanaldia Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezarriko du. Begiraleen kasuan, berriz, kontratuaren iraupena lau astetakoa izango da, ekainaren 25etik uztailaren 20ra luzatuko dena, eta lanaldia ere Udalak ezarriko du aurrerago. Oinarrietan jasotzen denez, onartuen eta baztertuen zerrendak maiatzaren 18rako argitaratuko dira Udaleko iragarki taulan eta webgunean.
Lan poltsaren oinarriak eta eskabide-orria udaletxean, gaztelekuan nahiz Udalaren www.zestoagazte.zestoa.eus web-orrialdean eskuratu ahal izango dira. Eta informazio gehiago izateko, gaztelekura edo kiroldegira deitu daiteke, 688 684 029 eta 943 147 942 telefonoetara deituta, hurrenez hurren. - A.R.