Artzain eta Inudeen lehen konpartsak igande honetan egin du desfilea Donostiako Gros auzoko kaleetan zehar. Konpartsak zorioneko da, gainera, hogeita bosgarren urteurrena ospatzen ari delako; jai horrekiko betiko konpromisoa erakutsi du aurten ere, Kandelaria egunaren ondoko igandean kaleak beti girotzen dituen Artainu taldearen eskutik.
Gaurko eguraldi nahasia ez da oztopo izan, 25 urte hauetan "etengabe hazi den" konpartsaren ospakizunerako; nabarmentzekoa da, dagoeneko 82 dantzari, 30 danborrari, 68 figurante edo pertsonaia, bi erraldoi, bi buruhandi eta Deiadar txarangako 16 musikariak elkartzen dituela. Guztira, 200 bat parte hartzaile, artzain eta inudez jantzita eta garai hartako pertsonaiak lagun dituztela, Sarriegi maisuaren doinupean.
Desfilea
Desfilea 11:30ean abiatu da Txofre kaletik, eta Jose M. Soroa, Marino Tabuyo, Jose Arana, Bermingham eta San Frantzisko kaleak zeharkatu ostean Katalunia plazara iritsi da ekitaldi nagusia egiteko. Urteroko “parodia” Groseko bihotzean eskaini eta gero, " Aitona aintzatespena egin zaio Zurriola ikastolari, "euskal folklorearen eta kulturaren aldeko konpromisoagatik eta Artainuren kolaboratzaile izateagatik".
Datorren igandean Kresala elkarteko konpartsak egingo du desfilea, kasu horretan Alde Zaharrean. Beste 200 pertsona inguruk osatuko dute desfile hura ere; 12:00etan abiatuko dira Euskal Herria kaletik, eta euren antzezpena 13:00ak aldera eskainiko dute Konstituzio plazan.