Zaurgarritasun egoeran daudenei arreta eskaintzeko zerbitzua kontratatuko du Udalak
- Zaurgarritasun egoeran dauden ume eta gazteen familiei laguntzeko zerbitzuetako bat kontratatzeko espedientea onartu zuen atzo Donostiako Udalak. Zehazki, arreta sozioedukatiboa eta psikosoziala eskaintzeko zerbitzua da berriro kontratatuko dena, hezitzaile edo terapeutak familiekin lan egin dezaten.
Eneko Goia alkateak zerbitzu honen garrantzia nabarmendu zuen atzo eta horretara bideratutako dirua ere kontuan hartzekoa dela esan zuen. Urtean 1,3 milioi euroko aurrekontuarekin deituko dute lehiaketa eta, printzipioz, hiru urterako esleituko dute (beste bi urtez luzatzeko aukera ere egongo da).
Gizarte Ekintza sailak kudeatzen du zerbitzu hau eta zaurgarritasun edo babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoekin esku hartzeko programaren baitan dago. Orain arteko lanaren inguruko hainbat datu ere eskaini zituen alkateak. Iaz, adibidez, 154 familia terapeuta batekin aritu ziren lanean eta beste 241 familiak hezitzaile baten lagun-tza jaso zuten. Familia giroan gatazkak daudenean, zaintza falta dagoenean edo jokabide kaltegarriak daudenean hartzen du parte zerbi-tzu honek, horiek bideratu eta adingabeen egoera hobetu nahian, beti ere familia osoarekin lan eginda. Hala, profesionalek laguntza sozioedukatiboa eta psikosoziala eskain-tzen diete. Bizikidetza eta gizartera-tzea errazteko gaitasunak lortzen ere lagundu nahi die programa honek.
Espediente hori atzoko Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakietako bat izan zen. Beste batzuk ere hartu zituen, adibidez, Igeldon Agiti, Marabieta eta Arritxuloko bideak konpon-tzeko lanak esleitzea Orsa enpresari. Lanak hiru astez luzatuko dira eta 56.700 euroko aurrekontua dute.
Gainera, 2020-2024 epealdirako Euskararen Plan Orokorra ere onartu zuen Udalak. Plana disenatzeko prozesuan hainbat eragileren, auzoetako euskara batzordeen, aholku batzordeko kideen eta haien ekarpena egin nahi izan duten norbanakoen ideiak eta iritziak jaso direla esan zuen alkateak, "modu parte-hartzaile, planifikatu, integral eta iraunkorrean". Planaren diseinuan bere proposamen batzuk kontuan hartu direla esan zuen EH Bilduk, baina beste batzuk ez, horien artean, C1 arteko doakotasuna.
Temas
Más en Donostia
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
El Ayuntamiento de Donostia investiga si el ya exdirector de bomberos acudió al concierto de Fermin Muguruza con su hijo
-
El Ayuntamiento de Donostia colocará tres placas en memoria de Ginés Pujante, Juan Bautista Peralta y Miguel Orenes, víctimas de ETA