Donostia - Aste Nagusia Erdialdetik harago zabaltzen saiatzen jarraitzen du Donostiako Udalak azken urteotan eta hainbat ekitaldi beste auzo batzuetan ere kokatzen. Horietako bat atzo Antiguako Gaskuña plazan antolatutako Girotu plaza! haurrentzako emanaldia izan zen. Jolasak, musika eta dan-tza nahastu zituen ikuskizunak eta gaztetxo asko gerturatu ziren publiko artera. Barreak eta txaloak piztu zituzten aktoreek eta arratsalde polita pasatu zuten bertaratutakoek. Izan ere, ikusi bakarrik ez, parte hartzeko aukera ere izan zuten txikiek: batzuek gitarrak hartu zituzten, besteek makilak, danborrak... eta haiek ere izan ziren ikuskizuneko parte aktore nagusiaren gidaritzapean: lagunek eta gurasoek kanpoaldetik ikusi zuten haien lana eta txaloak jaso zituzten artista gazteek inprobisatutako kontzertuaren ondoren. - N.G./Argazkia: E. Veintemillas