Prestaketa guztiak egin ondoren, gaur bertan hasiko da Donostian Aste Nagusia. Arratsaldeko 19:00etan puntuan emango zaie hasiera jaiei kainonazoarekin batera. Horretarako, stickak eta baloiak albo bateanutzi eta beroketa lanak eztarriarekin ere egin behar izandituzte egunotan Realeko hockey taldeko eta futbol taldeko neskek. Europako txapeldunorde lehenak, Erreginaren Kopa irabazitakoak bigarrenak... Handia egin dute aurten, bainagaur aurrez aurre izango dutenaberria da: benetako kanoi bat. Baitamilaka pertsona ere, kanoiarekinbatera eztanda egiteko prest eta desiratzen.

2019ko Aste Nagusiari hasiera emango dion Kanoikadako gonbidatuakizango dira Realeko bi talde horietako neskak, emakumezkoen kirolarenlorpenak aitortzeko asmoz. Festenbaitan, Donostiak eta herritarrek bertako bi taldeen lana ere ospatzekoabaitute. Hala, nesken ahotsa izangodu gaur Artillerok. Dena den, afinatzeko arazorik balego, Eskola-Gurutziaga abesbatzakoak ere izangodituzte ondoan laguntzen, baitaAlderdi Ederren bildutakoak ere, intonazio arazoak festa-gogoarekin gainditzeko prest.

Gaur arratsaldean protagonistaizango direnetako batzuk betidanikezagutzen dute abestia eta talderaberriki iritsitakoek azken egunotanezagutu dute. “Mobilean jarriko diegu ikasteko”, zioen Irati Arrillaga hockey taldeko jokalariak Kanoikadariburuz hitz egiteko egunkari honekinegindako topaketan. Donostiarra daArrillaga (hockey taldean beste hainbat ere bai), baina futbolarien arteanMaddi Torre da hiriburuan sortutakobakarra, inguruko herritakoek AsteNagusia ondo ezagutzen badute ere.

"Txikitan joan izan gara Kanoikadara”, aitortu du Torrek, baina festarenbeste aldean abiatuko du aurten AsteNagusia, oholtza gainean eta begirada guztiak gainean dituela, taldekideen ondoan. “Berezia izango da”, gaineratu du.

Ekitaldia bera nolakoa izango denez daude ziur, baina donostiarrak ezizan arren ilusioa egiten diela bat egiten dute baita Nuria Mendozak etaMarta Cardonak ere. Horretan abantaila handia dauka Nahikari Garciakapitainak. “Añorgako taldearekinizan ginen Artilleroan duela urte batzuk”, aitortu du urnietarrak. 2011anizan zen hori eta orduan dantza etakoreografia berezia ere egin zuten Añorgakoek Kanoikadaren atarikoan.

Eztandaren ondoren festa giroanbete-betean murgiltzeko aukera handirik ez dute izango aurten, entrenamenduak izango baitituzte aste osoanzehar eta bihar bertan partidua jokatu behar baitute. Hala, beste ikuspegi batetik biziko dute festa, “lasaiago”,diote barrez, “suak ikusi eta helatuarekin”, adibidez. Konpromisoren batedo beste ere badaukate eta, besteakbeste, ETB 1eko su artifizialetako programa berezian ere izango da Garcia.

Europako finaletik oholtzaraFutbolaren eskutik

Erreginaren Kopa irabazita hainbatomenaldi jaso zituzten Realeko neskek,erakundeetan, kalean eta herriz herri.Donostiako hiriak festara gonbidatunahi izan ditu orain, protagonista izandaitezen. Europako txapeldunordeizan ziren hockey taldekoak eta historiako lehen final europarrera eramanzuten Reala. Aitortza jaso zuten, baina haiek lortutakoak kalean horrelakooihartzunik ez zuen izan.

“Baina orain beraiei esker (futbol taldekoei esker) edo beraien eskutik guere izango gara Kanoikadan, oso pozikgaude eta sorpresa izan da guretzat”,aitortu du Arrillagak. Hiriko jaiakbereziak dira berarentzat. Gainera, futbolariek ez bezala, hockey jokalariekoporretan jarraituko dute aste honetan eta, nola ez, Aste Nagusiarekin disfrutatzeko aukera izango dute. “Hockeyko txikiak ere etorriko dira abestera gurekin”, aipatu du igeldotarrak,jasoko duten omenaldiarekin pozik.

Kanoikadak emango dio hasieraofizialki Aste Nagusiari 19.00etanAlderdi Ederren, baina hori bainolehen jada jai giroa nabaria izango dahiriko erdigunean. Ordubete lehenago aterako dira kalera jai hauetanlehenengo aldiz Itzurun konpartsakoerraldoi eta buruhandiak eta txarangak eta animazioa ere izango dira ekitaldi nagusiaren aurretik. 18.15eanTrinitate plazatik aterako da Gastronomikako Ohorezko Batailoia,Trintxerpeko Illumbe musika-bandaklagunduta kanoiari su emateko prest.

Eztandaren ondoren herritarrek,jolasek, musikak, feriek, suek etalehiaketek hartuko dute aste luzeagirotzeko ardura. Baita Piratek ere,nola ez.