Aste Nagusi honetan ez da kirola egiteari uzteko aitzakiarik izango. Beste urtebatez, Donostiako Udalak, tokian tokiko elkarteekin batera, kirol jarduera ugari antolatu ditu hiriko toki eta auzo desberdinetan.Abuztuaren 11tik 17ra etxeko txikiek zein nagusiek dantzan eta festan ez ezik, uretan murgiltzeko, waterpoloan jokatzen ikasteko edo goitibeheran jaisteko parada ezin hobea ere izango dute.

Itsas-zaborra out ekintza orijinalak irekiko duaurtengo Aste Nagusiko kirol eskaintza abuztuaren 11n. Goizeko 9.30etik aurrera, ur azpiandagoen zaborra jasotzearen truke, IrutxuloSubelkarteak urpean igeri egiten irakatsiko die Nautikora gerturatzen direnei. “Jendeari gure itsasoa zein ederra den eta nola zikintzen ari garenerakutsi nahi diogu”, dio Alicia Gomezek, IrutxuloSub elkarteko irakasleak

2015eko Olatu Talkan ur azpiko zaborra biltzenibili ondoren, Donostiko Udalak jarduera AsteNagusiaren baitan sartzea proposatu zionurpekaritzako elkarteari. “Edonor animatu daiteke. Aurreko urteetan 4 urteko ume bat eta 89urteko gizon bat sartu ziren gurekin uretan”,nabarmentzen du Gomezek. Amaieran, bildutako zabor guztia olana baten gainean jarri etahaurren laguntzarekin batera arrain formaemango diote zaborrari.

Lehorrean gelditzea nahiago dutenek, aldiz,Saguesetik bihar 11.00etan aterako den nordicwalking zeharkaldian parte hartu dezakete. Finlandian sortua, nordic walkinga eskiatzaileenudako entrenamendu gisa jaio zen eta geroztikgero eta gehiago dira makilak eskuetan hartueta ibiltzera animatzen direnak.

“Aurreko urteetan 80-100 laguneko taldea osatu dugu. Ibilaldiaren helburua kirol hau ezagutaraztea da ”, adierazi dute Nordic Walking Donostia Urbaneko arduradunek. Antolakuntzak jakinarazi duenez, ibilbideak bost kilometroko distantzia izango du, ordu eta laurdenekoiraupena, gutxi gorabehera. Saguesetik aterata,taldea Pasealeku Berritik Urgull mendiazeharkatu eta Saguesera bueltatuko da AldeZaharra igaroz.

GOITIBEHERAK

Arratsaldean makilek goitibeherei utzikodiete lekua. EuskalHerriko InertziaKirolen Federazioak antolatuta,Aste Nagusiko goitibeheren seigarrenjaitsiera izango daabuztuaren 11n, EuskalLigaren parte dena. Arratsaldeko 17.00etan abiatuko dira goitibeherak Atotxaerreka bideko aldapatik behera, Zuatzu parke teknologikoarenondoan.

Era berean, hirigunean ere kirol eskaintzazabala izango da gozagai. Bera Bera klubak, esaterako, haurrek kirol desberdinak ikas ditzatenjolas tailerrak antolatu ditu abuztuaren 12tik14ra. Besteak beste, 8-12 urte bitarteko haurrekerrugbian, eskubaloian, karatean edo boleibolean hasteko aukera izango dute Gros auzokoKatalunia plazan.

Aipatzekoa ere bada abuztuaren 11n Fortunaelkarteak antolatzen duen Getaria-Donostiazeharkaldia. Lehen proba 1978an egin zen etageroztik, Aste Nagusiko kirol ekitaldi klasikoena bilakatu da. Goizeko 10.00etatik aurrera,kayak eta SUP modalitateetako parte hartzaileek Getariatik abiatuta Kontxako hondartzaraino dauden 9 itsas-milak zeharkatuko dituzte.

15ean, berriz, Paseo Berriko Igerialdiaren LI.edizioa ospatuko da. Beste urte batez, igerilariek Zurriola eta Kontxa hondartzen artean dauden 2.959 metroak beteko dituzte goizeko 12.00etatik aurrera. Infantilak ordu bete lehenago abiatuko dira Nautikotik, Kontxako hondartza helmuga dutela.

WATERPOLOA ITSASOAN

Duela urte pare bat, Waterpolo Donostiako arduradunei piszinatik atera etaNautikoko itsasora mugitzea otu zitzaien. “Waterpoloa lau urtetan behin telebistan ikusten den kirola da askorentzat eta honibuelta eman nahi genion. Gure helburua waterpoloa ikusaraztea da, kirolahirira gerturatu eta gazteak praktikatzera anima daitezen”, dio LuisMaria Sanchezek,Waterpolo Donostiako idazkariak.

Horrela, waterpoloanjolasten ikasteko interesa dutenek abuztuaren13tik 17ra bitartean Nautikoanegingo diren erakustaldi irekietan parte hartzeko aukera izango dute. Sanchezen esanetan,ekimenak erantzun ona izan du aurreko urteetan: “Urtero jende gehiago animatzen da uretansartzera. Giro atsegina sortzen saiatzen gara etaDJ bat ere izaten dugu”.

Era berean, abuztuaren 14an Kuadrillen artekoWaterpolo Txapelketaren bigarren edizioa ospatuko da Nautikoan. Partidak eguerdiko 12.00etatik arratsaldeko 19.00etara jokatuko dira eta txapelketan izena emateko epea abuztuaren13an amaituko da.

ESKU PILOTA

Pilotak ere garrantzi handia izango duaurtengo Aste Nagusiko kirol eskaintzan. Alde Zaharra Kirol Elkarteak, adibidez, esku pilotan hastekoikastaroak eskainiko dituabuztuaren 13an eta 16anTrinitate plazan, bai etabarrene pilota jolasklasikoan aritzekoaukera ere. 14ean,aldiz, haurrentzakoesku pilota festa izangoda Aitzol parkean.

Palari dagokionez, AtanoIII pilotalekuak 2019ko KirolTxartela Master Pala txapelketaren final-erdiaketa finalak hartuko ditu abuztuaren 14an eta16ean. Partiduak arratsaldeko 18.30etan hasikodira, emakumezkoen zein gizonezkoen mailan.

Askatuak saskibaloi taldeak, berriz, 3x3 Laboral Kutxa txapelketaren 22. edizioa antolatu du16ko eta 17ko astebururako. Partidak AlderdiEderreko lorategian jokatuko dira, Donostiakoudaletxearen aurrean. Txapelketa infantil, kadete eta senior mailako jokalarientzat irekita egongo da beste behin ere eta izena emateko epeaabuztuaren 15ean amaituko da.

Ohiko kirolez gain, modalitate bitxietan aritzeko parada ere izango da. Abuztuaren 17an,esaterako, Erdi Aroko eskrima tailerra izangoda Katalunia plazan Sala Esgrima Antigua Ignotaren eskutik. Tailerra arratsaldeko 17.00etanhasiko da eta ordubete beranduago, berriz, erakustaldia egingo dute.