donostia - Autobus geltoki izatetik, Bizileku izatera pasatu da Pio XII.ean Amara Plaza hotelaren ondoko gunea. Hiru urte dira jada autobusek bertako darsenak utzi zituztenetik eta ingurua berritzea erabaki zuen Donostiako Udalak. Hala, Gabonen aurretik bukatu-tzat eman zituzten lanak eta jada erabilgarri dago Bizileku gunea bizikletazaleentzat.
Izan ere, bizikletan aritzeko edo jolasteko gune bihurtu da garai batean Amarako autobus geltokia izan zena. Zirkuitu moduko bat sortu dute, oztopo eta bihurguneekin, txirrindulariek osa dezaten. Bizikletan ibiltzen ikasteko leku egokia ere izan daiteke gaztetxoentzat.
Oinezkoentzat espazio berriak ere baditu Bizilekuk eta bankuak jarri dituzte alde batean, aisialdirako gunea izan dadin. Gainera, bizikletak modu seguruan aparkatzeko estalitako espazio bat ere jarri dute, Dbizik kudeatuko duena eta Atotxako autobus estazioko aparkatzeko gunearen an-tzera funtzionatuko duena.
banaketak Eneko Goia alkateak eta Pilar Arana Mugikortasun zinego-tziak estreinatu zuten berriki parke berria eta haiekin Txita enpresako kideak ere izan ziren. Izan ere, jolasteko eremua izateaz gain, azken kilometroko produktuak gordetzeko biltoki bat ere jarri dute, aipatutako enpresako garraiolariek erabiltzeko aproposa. Hala, Europar Batasuneko diru laguntza izan dute proiektu horretarako eta Amara auzoko denda, taberna eta jatetxeetan banaketak egiteko erabiliko dute. Furgonetak biltoki honetaraino helduko dira, bertan merkantziak utzi eta hortik aurrera Txitak izango dira produktuak banatu eta helmugara eramateko arduradunak. Esperientzia pilotu moduan jarri dute abian sistema hori eta hirian zehar zabal liteke emaitzak onak izanez gero, horrela ibilgailuen joan-etorriak murriztuz.
Amarako autobus geltokia alda-tzeko proiektua Isuuru Arquitectos enpresak egin zuen eta 200.000 euroko kostua izan dute lanek.