Heldu dira ardiak Ametzagaina parkera
Animaliek belarra jan eta zelaia egoera onean mantentzea da esperientzia pilotu honen helburua
donostia - Ardiak heldu dira Ametzagaina parkera. Loiola eta Martutene artean dagoen parkean zelai bat hesiz inguratu dute eta bertan utzi dute artaldea. Helburua, ardiek bertako belarra jatea da eta zelaia, horrela, egoera onean mantentzea. Esperientzia pilotua da Donostian, nahiz eta Europako beste hiri batzuetan (Parisen, adibidez) dagoeneko ezaguna den.
Belarra mozteko modu biologikoa dela aldarrikatu du jarduneko udal Gobernuak eta esperientzia pilotua dela, ikusiko eta baloratuko dituztela emaitzak. Printzipioz, haiek belarra moztuko badute parkearen mantentze gastuak ere murriztuko dira. Gobernu aldaketarekin, dena den, ikusteko dago gai honen inguruan agintari berriek hartuko duten jarrera.
Izan ere, parkeko erabiltzaile talde batek eskatu du dagoeneko ardiak ateratzeko. Haien ustez, zikinkeria, usaina eta euliak ekarriko dituzte parkera eta zelai horretatik gertu haurrentzako jolas parke bat dagoela gogoratu dute. Txakurrekin paseatzen dutenak ere kexu dira, animaliak askatzeko leku bat galdu dutelako.
Ametzagaina parkeak guztira 37 hektarea dauzka eta ardientzat hesitutako zelaia bi hektarea ingurukoa da. Momentuz, ardiak hasi dira lanean. - N.G.
Más en Donostia
-
Mantenimiento Urbano solo responde al 52% de las quejas y avisos recibidos
-
San Telmo de Donostia celebra desde el fin de semana el Día de los Museos con entrada libre y programación especial
-
Nuevo reparto de las flores de los jardines donostiarras
-
Los vehículos franceses copan las multas de la zona de bajas emisiones de Donostia