proiektua. Udal Gobernuak Egian bidegorri eta txirrindularientzako ibilbide bat osatzeko asmoa dauka eta proiektuari babesa agertu zioten atzo auzotarrek. Elkarretaratzea egin zuten Atotxan eta, bide batez, gainerako egiatarrei proposamenaren xehetasunak agertu zizkieten Udalarekin lanean aritu diren auzotarrek eta Egia Bizirik elkarteko kideek. Udalaren asmoa Egia kalean bidegorria egitea da eta 30 guneen bitartez eta bestelako ekimenen bitartez auzo osoan txirrindularientzat egokia den ibilbidea osatzea. Argazkia: Gorka Estrada