Síguenos en redes sociales:

Donostitruk azoka antolatu dute biharko Easo kalean

10.00ETATIK 14.00ETARA 37 POSTU IZANGO DIRA ARROPA, OSAGARRIAK, LIBURUAK, | CDak eta jostailuak saltzeko

Donostitruk azoka antolatu dute biharko Easo kaleaniker azurmendi

donostia - Donostitruk bigarren eskuko azoka antolatu dute biharko Easo kaleko 2016ko bulegoaren egoitzan, hilabetero bezala. Arropa, osagarriak, liburuak, CDak eta jostailuak salduko dituzten 37 postu egongo dira guztira, 10.00etatik 14.00etara. Postu horietatik hamar elkarteenak dira.

Hilabete batetik bestera gero eta jende gehiagok nahi du bigarren eskuko merkatu honetan parte hartu. Eskaera kopurua nabarmenki ari da igotzen, bai salmenta postua erreserbatzeko, baita posturik gabe gauzak saltzeko ere (9.30ean eraman behar dira orduan). Postuak doan uzten dira eta esleipena Udalak egiten du zozketaz, izena ematen dutenen artean. Produktuak berrerabiltzeko helburua dauka Donostitrukek. - N.G.