Donostia. Egitarau ofizialean Urtz beteranoek eta Niña coyote eta chico tornado donostiarrek girotuko dute gaur Sagueseko ingurua. Egunero bezala, lehen akordeak 23.45ean hasiko dira, kasu honetan, Niña coyote eta chico tornadoren eskutik. Lehen diskoa aurkeztuko du bikoteak, erritmo indartsuak eta riff sakonak eskaintzen dituena, soinu lehorrekin eta euskarazko letrekin nahastuta. Ondoren taula gainera indartsu itzuli diren Urtz taldekoek hartuko dute lekukoa. Pop musika, rocka eta heavy metala nahasten ditu bere abestietan duela 26 urte sortutako taldeak. Donostiako Piratek antolatuta, berriz, La Flamenkan La Gossa Sorda valentziarrak 23.00etan hasiko dira jotzen eta 00.30ean Esne Beltzaren txanda helduko da. Genero bakar batean ezin da sailkatu haien musika, baina azken urteotako emanaldi guztietan bezala, gaur ere portuan bildutakoak dantzan jarriko dituzte. N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
