Donostia. Hiru euskal talde nagusituko dira gaur Donostiako gauaz. Alde batetik, Piraten Abordaiaren eguna borobiltzeko, Berri Txarrak arituko dira La Flamenkako eszenatokian. Lekunberrikoen rock doinu indartsuen oihartzunak portutik haratago helduko dira seguru. Ikuskizuna 23.00etan hasiko da, su artifiazalen azken danbatekoak amaitu eta berehala.

Saguesen, ordea, bi talde bizkaitarrekin gozatuko dute ingurura bertaratzen direnek. Estilo oso desberdinak dituzte. Hasteko, Belako mungiarrak igoko dira taula gainera. Nortasun propioa dute eta abesti gehienak ingelesez abesten badituzte ere, euskarazko kantak ere badauzkate. Ondoren, Getxoko We are Standard taldearen txanda izango da. Punk-funk dance-rock estiloak nahasten dituzte eta jaso dituzten sari guztiak merezi dituztela erakutsiko diete gaur donostiarrei. Hi-tzordua 23.45ean izango da.