Hamar urte kantuan
2003an abiatu zuten kantu jirak urteurrena ospatuko du bihar 12.00etatik aurrera parte zaharrean
"EDOZEINEK abestu eta sentitu dezaka Kantu Jiran. Hori da altxorra, horrek ematen du indarra eta gozamena". Horrela laburtu zuen Itziar Zamora musikariak 2003an abiatutako egitasmoaren funtsa: herritar talde bat, betiko kantuak kalez kale abesteko bilduta. Ordutik, hilabetero izan dute hitzordua Parte Zaharreko kaleetan. Bihar, 10. urteurrena ospatzeko saio berezia egingo dute.
Izan ere, hilabetero 250 bat lagun biltzen badira ere, bihar ia 900 espero dituzte: Donostiako Kantu Jirak oihartzuna izan zuen herri askotan eta Euskal Herriko beste taldeak gonbidatu dituzte bihar Parte Zaharrean abestera. Gainera, geldiune berezia egingo dute San Telmo museoan, Badu Bada euskarari buruzko erakusketaren azken egunak direla eta. Konstituzio plazan topa egingo dute eta Santa Maria basilikaren aurrean bukatuko dute ibilbidea, Anoetan elkarrekin bazkaltzera abiatu aurretik. "Arratsaldean berriz Parte Zaharrera bueltatuko garela pentsatzen dut abesten jarrai-tzeko", esan zuen atzo Mikel Etxebeste antolatzaileetako batek.
Joserra Beloki ere hasieratik aritu da Kantu Jiran murgilduta eta 2003an Egunkariaren itxiera zela eta abiatu zutela ekimena gogoratu zuen, auzoetan abesteko elkar-tzen ziren taldeek hitzordu bateratua egin baitzuten kalera ateratzeko. Lehen egun hartan 80 bat lagun bildu ziren. Gero, jarraitzea erabaki zuten: "Sentimendu asko dago, poza eta plazerra, eta komunitatearen parte sentitzea ere bai".
Erreferente
Xumea, baina pozik
"Gauza xume bat da, baina jendea oso pozik doa. Eta erdaldunak ere etortzen dira abestera", nabarmendu zuen Belokik.
"Hamar urteren ondoren Kantu Jira erreferente bihurtu da eta abesteko ohitura mantentzen laguntzen du. Gainera, leku askotara zabaldu da", aipatu zuen atzo Nerea Txapartegi Kultura ordezkariak, herritarrei biharko hitzorduan parte hartzeko deia egin ondoren.
Más en Donostia
-
Aiete reclama un centro de ESO público
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje