Donostia, mozorroz blai
lehen konpartsak atzo atera ziren eta gaur desfilea eta xix. mendeko merkatua izango dira
EGURALDIA ez zuten lagun izan, baina konpartsek umore onez egin zioten aurre: Konstituzio plazan bilduta, jendaurrean aurkeztu zituzten atzo arratsaldean aurtengo mozorroak eta dantzak, gaur eta bihar desfile handian lehiatu baino lehen.
Konpartsa tradizionalak ere aritu ziren arratsaldean Alde Zaharreko kaleetan eta gaur eta bihar ere izango dira han eta hemen musika eta kolorea jartzen. Izan ere, Inauterietako egun indartsuenak orain datoz.
Ohi bezala, konpartsen desfilea izango da gaur eta bihar arratsaldean eta bihar goizean euskal inauteriena ere izango da. Gainera, pailazoak ere izango dira Antzoki Zaharrean.
Aurtengo berrikuntza, dena den, bigarren mendeurrenari lotuta dator: gaur eta bihar XIX. mendeko merkatua izango da zabalik Alde Zaharrean eta parodiak eta an-tzerkia ere izango dira kalean, baita sokamuturra ere.
Más en Donostia
-
Aiete reclama un centro de ESO público
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje