Jeltzaleak kantari aritu dira Antigua auzoan Santa Ageda bezperan
Donostia. Urteroko legeari eutsiz, EAJ-PNVko afiliatu eta jarraitzaile talde bat Antigua auzotik barrena aritu zen atzo Santa Ageda bezperako doinuak kantatuz. Gurutze Gorriko adinduei abestu ondoren, Matia eta Benta Berriko kaleetatik barrena aritu zen Antiguako batzokiko Santa Ageda taldea. Auzoko frontoian egindako argazkian ikus daitekeen modura, aurpegi ezagun eta kargu publiko azpimarragarriak zeuden tartean, besteak beste, Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; GBBko buru den Joseba Egibar eta Eneko Goia, Donostiako bozeramailea. argazkia: ng
Más en Donostia
-
Aiete reclama un centro de ESO público
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje