Donostia. Udal brigadak hiriko hainbat puntutan errepideetako zuloak konpontzen aritu ziren atzo. Egun normal batean baino trafiko gutxiago zegoenez, horrelakoetan lanaren errendimendua handiagoa dela eta errazagoa dela lan horiek burutzea argitu zuen atzo Udalak.
Hala, Larramendi, Easo, San Martin, Ategorrieta, Jose Elosegi eta Nafarroa hiribideko zuloak tapatzen aritu ziren langileak atzoko egunean.
Udal iturriek gogoratu zutenez, urriaren 12an ere lanean aritu ziren brigada honek. Orduan Tolosa hiribidea konpondu zuten, Zumalakarregi, Matia kalea, Resurrección María de Azkue, Satrustegi hiribidea, Funikularraren pasealekua, Manuel Collado, Bizkaia eta Foruen pasealekua, Iparragirre kalea, Zabaleta, Kolon pasealekua, Alejandria, Gabriel Aresti eta Ubako bidea. Lan horiek burutzeko guztira hiru tona asfalto erabili zituztela argitu zuen Udalak.