Udazken jaia ospatuko dute igeldotarrek asteburuan
auzoko frontoiak 100 urte bete dituenez, oroigarri bat jarriko dute bertan mendeurrena gogoratzeko
Donosita. Udazkenaren etorrera ospatzeko, igeldotarrek jai berezia antolatu dute asteburu honetarako. Bihar bertan hasiko dira festak: 17.00etan, txokolatada izango dute eta, 17.30ean, udazkeneko azokaren prestakuntza.
Igeldoko frontoiaren lehen mendeurrena dela eta, auzokideek egitarau berezi bat prestatu dute azpiegiturarekin zuzenki lotuta dagoena. Honen adierazgarri da larunbatean frontoian bertan egingo diren pilota partiduak. 11.00etan, barrene herrikoia izango da eta nahi duen orok parte har dezake. Modu berean, 17.30ean, pilota lehiaketako finalak izango dira, baina, aurretik, oroigarri bat jarriko da frontoiean mendeurrena gogoratzeko.
Eskolan ere izango dira ekintzak. Antolatzaileek sorpresa bat iragarri dute 19.30etarako. Kixmiko irteeran Getariara joan zirenen umeekin erlazioa izango du sorpresak.
20.00etan, aldiz, antzerkia izango da eskolan. Ispilua antzezlana eskainiko du Aldatzen laguntzen antzerki taldeak -sarrerak hiru euroko prezioa du-. Eguna buka-tzeko, berriz, 21.30ean, barrikotea izango da plazan.
Igandeko egitarauari erreparatuz, goizean goiz hasiko dira ekitaldiak. 10.30etatik 13.30etara, Igeldoko produktu eta ganaduaren azoka izango da -10.30ean ere meza ospatuko da-. Ordu erdi geroago, Jubilatuentzat hamaiketakoa izango da Kultur etxean. 14.00etan, hemen ere, bazkaria ospatuko da. Din Din elkarteak prestatuko du eta helduentzako 23 euroko prezioa izango du eta haurrenak, berriz, 15. Buena Vista, Txistu eta Txapela tabernetan eskuratu daitezke bazkarirako txartelak.
Amaitu ondoren, Ibai Esoain eta Imanol Lizarazu bertsolarien saioez gozatzeko parada izango da. Bazkarian, Igeldoko aiton-amona zaharrenak omenduko dituzte.
Asteburuari amaiera emateko, 18.00etan, taloak salduko dira herriko plazan. Ordu eta leku berean herri jolasak ere izango dira.
Más en Donostia
-
Los dos detenidos por agresión sexual en Donostia ya están declarando ante el juez
-
La exitosa saga de Santiago Segura "Padre no hay más que uno" da el salto a la televisión y se rodará en Gipuzkoa
-
360 niños de tres colegios donostiarras han participado en el programa 'Zure hiria zaintzen'
-
Ezker Anitza-IU denuncia que el nuevo ascensor del apeadero de Renfe en Herrera de Donostia "no funciona"