Igeldoko frontoiaren 100. urtebetetzea
partida bereziak antolatu dituzte asteburu honetan eta hurrengoan mendeurrena ospatzeko
Donostia. 100 urte egunero ez direla betetzen eta frontoiarenak behar bezala ospatuko dituztela erabaki dute igeldotarrek. Horretarako, pilota partida bereziak antolatu ditu Lizardi Pilota Eskolak.
Pasa den igandean jokatu zituzten lehen finalerdiak binaka eta lau t'erdikoan, banaka. Eta igande honetan, hilak 21, bigarren finalerdiak izango dira, 11.00etatik aurrera: binaka Añorgako Kristobal eta Igeldoko Goikoetxea arituko dira Urruzmendi (Igeldo) eta Manzisidorren (Antigua) aurka; lau t'erdikoan, berriz, Apezetxeak eta Etxeberriak neurtuko dituzte indarrak.
Hilaren 27a izango da finalen eguna. Arratsaldean jokatuko dituzte, eta goizean barrenea izango da frontoian. Oroigarri bat ere jarriko dute frontoian.
Más en Donostia
-
Aiete reclama un centro de ESO público
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje