Donostia. Haur antzerkia gustuko dutenek, zortea izango dute egun hauetan, behintzat Martutene inguruan bizi badira. Izan ere, auzo horretako gaztetxoek saio berezi batekin disfrutatzeko parada izango dute bihar arratsaldean bertan, ia etxetik mugitu gabe.
Ipar poloan bero, dantzatuz gero! saioa eskainiko dute eta, izenburuak dioen bezala, dantzan jarri nahi dituzte loiolatar gazteak, ipar poloan ez egon arren. Emanaldia 18.00etan hasiko da, Jakin eta Jolas taldearen eskutik, eta euskaraz izango da.
Printzipioz, saioa Ander Arzelus plazan izango da, baina eguraldia okertuz gero, emanaldia ikastolako patioan egingo luketela adierazi dute Haurtxokoko, Etxarrieneko eta Loiolako Kultur Etxeko antolatzaileek (Donostia Kulturaren laguntzarekin prestatu dute emanaldia).
Dantza ez egiteko aitzakirik ez dute izango, beraz, Martutene eta Loiolako gaztetxoek bihar arratsaldean.