Donostia. Egia Euskaraz Eguna ospatu zuten auzotarrek larunbatean eta egitarauan lip dub baten grabaketa sartu zuten. Egiako elkarte, talde eta auzokideek hartu zuten parte Cristina Enean hasi eta Plaza Haundiraino (Martin Santos) kamarak dantzan egin zuen ibilbidean. Bukaeran parte-hartzaile guztiak elkartu ziren Euskaraz bizi nahi dut lema zeraman pankartaren atzean. Atzo jadanik 3.300 bisita inguru zituen Youtuben zintzilikatutako bideoak. argazkia: n.g.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
