Síguenos en redes sociales:

Egia Euskaraz eguna ospatuko dute larunbatean Plaza Haundin

Lip dub bat grabatuko dute goizean eta bazkaria eta erromeria ere prestatu dituzte

Donostia. Egiatarrek Egia Euskaraz eguna ospatuko dute larunbatean, Euskaraz bizi nahi dut! lemapean. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute goizetik gauera.

Hasteko, 11.00etan diana joko dute auzoan zehar eta eguneko ekitaldi nagusia prestatzen hasiko dira: lip dub baten grabaketa egingo dute auzoan eta, horretarako, Esne Beltza taldearen Euskaraz bizi nahi dut abestiaren doinuak erabiliko dituzte. Lip dub bat kantu bat entzutzen den bitartean egindako grabazioa da, plano bakar batean, kamera pertsona batetik bestera aldatuz grabazioa eta abestia eten gabe.

Garrantzi berezia eman nahi diote ekimenari Egian sortutako lehenengoa izango delako eta ahalik eta auzotar gehienek parte-har- tzea nahi dute antolatzaileek.

Grabazioaren ibilbidea erabaki dute dagoeneko: Cristina Eneatik atera eta Plaza Haundin bukatuko dute. Horretarako, ibilbidean zehar lagun taldeak banatuko dituzte, kamera batetik bestera pasatzen joateko.

bertso antzerkia eta erromeria Hala, grabazioa prestatzeko 11.00etan Plaza Haundin (Martin Santos) bilduko dira eta orduan bakoitzaren kokalekua zehaztuko dute. Bideoa grabatzen 12.00etan hasiko dira.

Ondoren, pintxoak izango dituzte egiatarrek eta, nola ez, 14.30ean bazkari herrikoia ere bai, Plaza Haundin bertan. Bazkalosterako, ordea, mus txapelketa antolatu dute.

Gaztetxoek ere izango dute entretenitzekeo aukera eta 17.30ean Galtzagorriei, to, Iñaxito! bertso antzerkia izango da.

Festa giroarekin jarraitzeko iluntzeko 20.00etan erromeria prestatu dute egiatarrek eta ondoren, 21.30ean, goizean grabatutako lip dubaren proiekzioa eskainiko dute, bertan parte hartu duten guztiek haien lanaren emaitza ikusi ahal izateko.