Pasaiako badiatik ibilaldia egingo dute Altzako nagusiek ostegunean
55 urtetik gorakoentzat antolatu dute irteera eta parte-hartzaileak herreratik aterako dira
Donostia. Altzako nagusiek beste irteera bat egiteko aukera izango dute aste honetan. Altzatik abiatutako ibilbideak programaren baitan, Pasaiako badiaren ingurutik paseatzeko txangoa antolatu dute.
55 urtetik gorakoei dago zuzenduta ekimena eta helburuak lagunartean atera eta Altza eta inguruko guneak hobeto ezagutzea dira, bertako ondare historiko, kulturala eta naturala hobeto ezagututa. Ekimena Altzako Historia Mintegiak, Donostia Kulturak eta Plus 55 programak antolatzen dute.
Hala, oraingoan eta badiaren inguruan antolatutako zirkuitoan, Altza, Pasaia, Errenteria eta Lezo zeharkatuko dituzte parte-har-tzaileek ostegunean.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek Herrerako plazan agertu beharko dute 10.30ean, handik abiatuko dira eta.
Más en Donostia
-
“El Ayuntamiento de Donostia y la Hacienda foral tienen claro cómo recaudar el impuesto turístico, y eso es lo que importa ”
-
Un herido grave por una agresión con arma blanca en Ondarreta
-
El Bera Bera presenta a Nicole Wiggins
-
Donostia y el Ministerio de Defensa ya tienen fecha para firmar la contraventa de los cuarteles de Loiola