Urumearen logika
cristina enea fundazioak ibaiaren inguruan erakusketa eta irteera zikloa antolatu du
"DONOSTIAK Urumea erdi ahaztuta izan du, bigarren maila batean, eta ibaia berreskuratzen lagundu nahi dugu eta urarekin harremana estutu", azaldu zuen atzo Cristina Enea Fundazioko arduradun Txema Hernandezek. Iazko arrakasta ikusita, bigarren urtez Hidrologikak zikloa antolatu dute, Urumearen inguruko erakusketa, irteera, hitzaldi eta bestelako jarduerekin.
Guztira 16 ekimen antolatu ditu Cristina Enea Fundazioak maiatzaren 2tik ekainaren 16ra arte, eta horien antolaketan Kalapie txirrindulari elkartearekin, Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearekin eta Donostia Kulturarekin aritu dira elkarlanean. Hidrologika zikloaren helburuarekin bat eginik, jarduera guztiak Urumearen inguruan egingo dituzte, Martutene eta Loiolatik hasi eta Cristina Enea eta Koldo Mitxelena kulturuneraino.
Maiatzaren 2an abiatuko da zikloaren lehen erakusketa Loiolako kultur etxean, Urumearen inguruko Giuliano Mezzacasaren argazkiekin; hurrengo egunean, Cristina Enean Kanputxea, urezko lurra esposizioa zabalduko dute.
Maiatzaren 11 eta 12an Ur ipuinak kontakizuna egingo dute Martuteneko Etxarrienen gaztetxoentzat eta txotxongilo emanaldi berezia ere prestatu dute: Erreka Mari saioa eskainiko dute maiatzaren 25ean Loiolako kultur etxean. Gainera, Literaktum 12 ekimenarekin bat egingo du maiatzaren 26an Hidrologikak, Menna Elfyn, Xuan Bello eta Kirmen Uribe sortzaileen eskutik Loiolako Benartegi baserrian.
Lau hitzaldi ere prestatu dituzte: Italian uraren pribatizazioaren aurka sortutako mugimenduaren inguruan (maiatzaren 17an), Uraren gatazkak proiekzioa (maiatzaren 18an), Leonen zazpi herri urperatu zituen urtegiari buruz eta literatura eta uraren arteko erlazioari buruz Julio Llamazaresek eskainiko duena (maiatzaren 24an) eta uholdeen inguruko beste bat (ekainaren 6an).
irteerak
Baserriak eta arkitektura
Iaz arrakasta gehien izan zuten jarduerak irteerak izan ziren eta aurten sei programatu dituzte: landaredia eta fauna ezagutzeko bi (maia-tzaren 5 eta 19an), bizikletan egiteko beste bat (ekainaren 2an), ibaiaren inguruko baserriak ezagutzeko bat (ekainaren 16an) eta arkitektura eta urbanismoa aztertzeko beste bi. Azken horiek txalupaz egingo dituzte (maiatzaren 12 eta 26an) eta zazpi euroko prezioa izango dute. Gainerako ekitaldiak doakoak dira, baina irteeretan parte hartzeko izena aldez aurretik eman beharko da.
Más en Donostia
-
EH Bildu muestra su preocupación por la “pérdida de carácter público” del muelle donostiarra
-
Donostia pregunta a sus visitantes: "¿Qué tipo de viajero/a eres?"
-
Denuncian el despido de un delegado sindical socorrista de Donostia
-
“El Ayuntamiento de Donostia y la Hacienda foral tienen claro cómo recaudar el impuesto turístico, y eso es lo que importa ”